Bagera
  • Nor gara?
    • Aurkezpena
    • Bagerakide izan
    • Elkarlanak
    • Dokumentazioa
    • Harremanetarako
  • Albisteak
  • Agenda
  • Egitasmoak
  • Zerbitzuak
  • Lan egin gurekin
  • Denda

Irakurketa Erraza taldea

Asteazkenetan Koldo Mitxelenako liburutegian

2019-01-22 - Bagera

Irakurketa Erraza Taldea batera irakurtzeko elkartzen den pertsona taldea da.  Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean, Nuria Marti Constansen “Su tranpa” irakurriko dugu. Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz  gozatzea dira helburuak, irakurleen...

Jarraitu irakurtzen →

Mintzalagunen izen ematea

Urtarrilaren 7tik aurrera irekiko da epea

2018-12-17 - Bagera

Parte hartu al zenuen Euskaraldian?  Ziur baietz! Eta orain jauzi egiten laguntzeko prest al zaude? Edo jauzi egiten jarraitu nahi duzu? Ez duzula saltoa eman oraindik? Ba garaiz zabiltza!  Mintzapraktikako taldeetan lagun artean euskaraz aritzeko aukera bikaina daukazu! 2019a aukeraz hasteko modu hoberik ba al da? Eman izena Mintzapraktikako taldeetan eta segi euskara...

Jarraitu irakurtzen →

Ahobizi eta belarriprestentzako formakuntza saioak

Jaso 11 egunetan zehar belarriprest eta ahobizi izateko tresna eta aholkuak

2018-12-12 - Bagera

Ikasturte honetan 25 urte beteko dira lehen mintzalagun taldeak martxan jarri zirenetik. Donostiako Bagera elkarteko kideek sortu zuten egitasmoa, eta ordutik Euskal Herrian barrena hedatu dira mintzalagun, berbalagun, solaslagun zein mintzakideak. Duela 25 urte, dozena bat lagun hasi ziren Donostian, eta gaur egun 400 lagunetik gora dira astero hirian euskaraz aritzeko elkartzen direnak. Euskal...

Jarraitu irakurtzen →

Euskaltzaleei deialdia

Donostiako euskararen erabileran eragin nahi duzu?

2018-12-12 - Bagera

2018-2019 ikasturteko Mintzalagun taldeak osatu ditugu baina oraindik bidelagunak (laguntzaileak) behar ditugu. Mintzalaguna, mintzapraktika  egiteko egitasmoa da eta urtetik urtera mintzapraktika behar dutenen (bidelarien) kopurua gorantza doa nabarmen. Aurten 20 lagun ditugu mintzapraktika egiteko zain. Hau horrela, Donostiako euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean...

Jarraitu irakurtzen →

Mintzalaguna egitasmoak 25 urte

Gaur egun 400 lagunetik gora biltzen dira astero Donostian

2018-12-12 - Bagera

Ikasturte honetan 25 urte beteko dira lehen mintzalagun taldeak martxan jarri zirenetik. Donostiako Bagera elkarteko kideek sortu zuten egitasmoa, eta ordutik Euskal Herrian barrena hedatu dira mintzalagun, berbalagun, solaslagun zein mintzakideak. Duela 25 urte, dozena bat lagun hasi ziren Donostian, eta gaur egun 400 lagunetik gora dira astero hirian euskaraz aritzeko elkartzen direnak. Euskal...

Jarraitu irakurtzen →

  • «
  • 1
  • 2
  • ...
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • ...
  • 61
  • 62
  • »

BAGERA ELKARTEA



HARREMANETARAKO INFORMAZIOA

  • Hernani kalea 15.Behea 20004 Donostia
  • 943 005 074 - 688 676 289
  • bagera@bagera.eus

JARRAI GAITZATZU SARE SOZIALETAN

OHARRAK

  • Lege Oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookien politika

Creative Commons lizentzia lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten menpe dago.