2025-09-29 - Bagera - Euskara Mintzapraktika Mintzalaguna
Ireki dugu Mintzalagunen izen-ematea Bageran. Urriaren 19ra arte eman daiteke izena, urte osorako kuotarekin: 30 €. Zer da Mintzalaguna? Euskaraz gehiago eta erosoago aritzeko mintzapraktika egitasmoa: astean behin ordu beteko saioak, 4–6 laguneko taldeetan, bidelagun baten laguntzaz. Helburua egunerokoan euskaraz aritzeko ohitura eta konfiantza irabaztea da. Nola eman izena?...
Jarraitu irakurtzen →2025-05-14 - Bagera - Euskara Bisita gidatua
Euskaraldia hitz eta ekintza da. Kaleak beteko ditugu txapaz eta euskaraz… baina baita Donostiako historiaz eta hizkuntza ondareaz ere! Horretarako, Bagera elkarteak bi bisita gidatu berezi antolatu ditugu Euskaraldiaren baitan, euskaraz eta doan. 1. Euskararen Donostia 📅 Maiatzaren 18an, igandea ⏰ 12:00etan 📍 Abiapuntua: Donostiako Udaletxea (atzealdetik) Donostiaren...
Jarraitu irakurtzen →2025-03-27 - Bagera - Euskara Tarteka sukaldaritza tailerra
Lehenik eta behin Tarteka zer den azalduko dizuegu. Tarteka, izenak dion bezala, tarteka antolatuko ditugun 18-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako planak dira. Zer plan mota? Orotarikoak. Hor bukatzen da azalpena. Lehenengo honetan sukaldaritza tailerra antolatu dugu Kresala Elkartean. Maiatzaren 30ean izango da arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara. Basque Culinaryn tailerrak...
Jarraitu irakurtzen →2025-02-24 - Bagera - Euskara Tailerra fanzinea
Bagera Elkarteak fanzine tailerra antolatu du, euskarazko sormen espresioa bultzatzeko. Martxoaren 18tik apirilaren 8ra, parte-hartzaileek beren fanzine propioa sortzeko aukera izango dute, asteartero 18:00etatik 20:00etara egingo diren saioetan. Tailer honen irakasleak Maider Leturiaga, Esti Unanue, Ainara Alkorta eta Ainara Azpiazu izango dira. Haiek gidatuko dute sormen-prozesua, eta...
Jarraitu irakurtzen →2025-02-18 - Bagera - Euskara Euskaraldia
Intxaurrondon Euskaraldia prestatzeko lanean hasiak dira, eta antolakuntza indartzeko, bilera ireki bat egingo da datorren otsailaren 25ean, asteartea, 19:00etan. Plazara Goaz elkarteak deitu du topaketa, eta Bagera Elkarteak dinamizatuko du, parte-hartzaile guztiek ekarpenak egin ditzaten. Bilera Plazara Goazen lokalean (Bernart Etxepare Plaza) egingo da, eta bertan auzoko Euskaraldia nola...
Jarraitu irakurtzen →