Bagera
  • Nor gara?
    • Aurkezpena
    • Bagerakide izan
    • Elkarlanak
    • Dokumentazioa
    • Harremanetarako
  • Albisteak
  • Agenda
  • Egitasmoak
  • Zerbitzuak
  • Lan egin gurekin
  • Denda

Helduentzako antzerki ikastaroa

Beste modu bat euskara praktikatzeko

2019-03-28 - Bagera

Aurten III. Antzerki ikastaroa antolatu dugu Bagera Elkartean Oihana Maritorenaren eskutik (euskara irakaslea eta aktorea). Ikastaroa apirilaren 29tik ekainaren 17ra arte izango da (astelehenetan 18:00etatik 19:30era). Orotara 8 saio. Beste modu bat euskaraz ikasitakoa praktikan jartzeko, animatu eta parte hartu! Izen ematea: bagera@bagera.eus / 943005074 Izen emate epea: apirilaren 28ra...

Jarraitu irakurtzen →

Mintzodromoa 2019

Urteko lehen mintzodromoa San Telmo Museoan

2019-03-11 - Bagera

Martxoaren 27an izango da urteko lehen mintzodromoa San Telmo Museoan. Ohi bezala bi txanda izango dira, lehena goizeko 10:00etan eta bigarrena 11:00etan. Parte hartzera animatuz gero, txanda batean edo bitan jarri gurekin harremanetan mintzalaguna@bagera.eus helbidera mezu bat bidaliz edo 943005074 telefono zenbakira...

Jarraitu irakurtzen →

Upategira irteera

2019-03-11 - Bagera

Martxoaren 30ean bi upategietara joango gara, lehenik Vianako Ondarre bisitatuko dugu eta bertan hamaiketakoa egingo dugu, ondoren Logroñoko Olarra upategira joango gara eta bisita egin ondoren, bertan bazkalduko dugu. Bueltan Lizarran ordubeteko geldialditxo bat egingo dugu. Autobusez joango gara eta goizeko 09:30ean aterako da, itzulera 21:00etarako Donostian. Izen ematea mugatua...

Jarraitu irakurtzen →

Izarrak Plazara 2019

Talentu berrien bila

2019-02-27 - Bagera

Egitasmoaren helburua gazteak elkarrekin ondo pasatuz sormen artistikoa euskaraz sustatzea da. 5-17 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendua dago eta izen ematea zabalik da martxoaren 22a arte. Aurten, Izarrak Plazara lehiaketaren 8. edizioa izango da. Ekimena Intxaurrondoko Plazara Goaz euskara batzordetik sortu zen 2012 urtean, eta gaur egun, Bagera Elkarteak, Donostiako Udaleko Euskara...

Jarraitu irakurtzen →

Lagundu jauzi egiten!

2019-02-18 - Bagera

Mintzalaguna egitasmoan bidelagunak behar ditugu Urtarrilean 2018-2019 ikasturteko Mintzalaguna egitasmoaren bigarren izen ematea zabaldu genuen, eta otsailean zehar taldeak osatu ditugun arren, oraindik bidelagunak (laguntzaileak) behar ditugu bidelariekin (euskara praktikatu nahi dutenak) elkartzeko. Hau horrela, Donostiako euskaltzale guztiei egin nahi dizuegu proposamena: astean ordu...

Jarraitu irakurtzen →

  • «
  • 1
  • 2
  • ...
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • ...
  • 61
  • 62
  • »

BAGERA ELKARTEA



HARREMANETARAKO INFORMAZIOA

  • Hernani kalea 15.Behea 20004 Donostia
  • 943 005 074 - 688 676 289
  • bagera@bagera.eus

JARRAI GAITZATZU SARE SOZIALETAN

OHARRAK

  • Lege Oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookien politika

Creative Commons lizentzia lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten menpe dago.