PLAN BIRIBILA

Maiatzaren 25ean goizeko 11:30tan 2deon Bagerak etapa berri baten hasiera iragarriko du.

2024-04-23 - Bagera - Euskara Ekitaldia Bazkideak Komunikazio kanpaina Berrikuntza

Duela hiru hamarkadatik Bagera Donostiako euskalgintzaren erreferentzia izan da. Ziklo ezberdinei erantzun die, gorabeheratsua izan da bidea baina badu bere izatearen, egotearen eta ekitearen gaineko aitortza, urteetan eskuratu duena egindako lanari esker.

Bide guztiek behar dute, ordea, begirada altxa eta ingurua aztertzeko beharra. Momentu horretan gaude, aldaketen garaiek egokitzapenak eskatzen baitituzte. Hori dela eta duela urte pare bat ilusio handiz ekin genion datorren urteei begirako plan estrategiko bat burutzeari. Nola ez, horrek beste hainbat aldaketa eta berrikuntza ekarri ditu atzetik. Eta orain pozarren gaude berrikuntza horiek denak zuen aurrean aurkezteko.

Eguna: Maiatzak 25

Ordua: 11:30

Lekua: 2deo (Tabakalera)