Bagera
  • Nor gara?
    • Aurkezpena
    • Bagerakide izan
    • Elkarlanak
    • Dokumentazioa
    • Harremanetarako
  • Albisteak
  • Agenda
  • Egitasmoak
  • Zerbitzuak
  • Lan egin gurekin
  • Denda

Mintza Txotx lehiaketa online

2021-03-15 - Bagera - Mintzapraktika Mintzalagunak mintzatxotx

Aurten ezingo gara mintzalagunak sagardotegian elkartu, baina MintzaTxotx online antolatu dugu. Ez dugu elkar ukituko, baina elkar zirikatuko dugu eta baita sari ederrak irabazi ere!  Sagardotegien inguruko bideo bat ikusiko dugu eta ondoren lehiaketa batean parte hartzeko aukera izango da, sari eder batekin: etxean sagardotegi menua egiteko txuletak eta sagardo botilak!!!! Martxoaren...

Jarraitu irakurtzen →

Martxoko Zineforuma

Happy end

2021-03-09 - Bagera

Martxoko Zineforumean Michael Hanekeren Happy end (Amaiera zoriontsua) filma ikusteko aukera izango dugu. Trama, Calaisen negozio bat duen familia burges baten inguruan kokatzen da, milaka errefuxiatu bizi diren kanpalekuen ondoan. Filma martxoaren 10ean proiektatuko dugu, 18:30ean, Lugaritz Kultur Etxean. Ondoren solasaldia egingo dugu Ander Gisasolak dinamizatuta. Gonbidatua: Paul...

Jarraitu irakurtzen →

Atzean Zuloa ren 4. denboraldiko azken esketxa

2021-03-05 - Bagera

Bagera elkarteak Hiru Damatxo ekoiztetxearekin batera sortutako ikus-entzunezko proiektua da Atzean Zuloa. 2018an abiatu genuen egitasmoa, eta, zortzi esketx kaleratu ondoren, gaur amaituko da laugarren denboraldia. Esketx laburretan, umoretik erreparatzen diegu gaur egungo gizartearen herrenei, estereotipo zahar eta berriak arakatuz. Eta bide batez, gure buruaz barre eginez. Izenak dioen...

Jarraitu irakurtzen →

Audiogidak egitasmoan ibilbide berria

2021-03-01 - Bagera

Audiogidak proiektua Donostia 2016 fundazioaren Euskarriak proiektuaren barruan sortu zuen Bagera Elkarteak: Hainbat euskarri prestatu genituen, tartean, audiogida bereziak, hiriaren historia eta izaera ezagutzera emateko.  Mapa batean 4 ibilbide sortu genituen euskararekin, memoriarekin, hizkuntza-aniztasunarekin eta euskal literaturarekin lotutakoak. Aurten, Kutxa Fundazioaren...

Jarraitu irakurtzen →

Bikografiak: Iker Lauroba eta Ainara Azpiazu "Axpi"

Bi ibilbide elkarrizketan

2021-02-23 - Bagera

Otsaileko Bikografiak saioan, Iker Lauroba (musikaria) eta Ainara Azpiazu “Axpi” (ilustratzailea) elkarrizketatuko ditugu. Gidari lanetan Oihana Maritorena (aktorea eta irakaslea) arituko da. Saioa ikusgai egongo da otsailaren 26an Bageraren Youtubeko kanalean 18:30etik aurrera eta 22:00etan Hamaika telebistan. Aurreko elkarrizketak...

Jarraitu irakurtzen →

  • «
  • 1
  • 2
  • ...
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • ...
  • 61
  • 62
  • »

BAGERA ELKARTEA



HARREMANETARAKO INFORMAZIOA

  • Hernani kalea 15.Behea 20004 Donostia
  • 943 005 074 - 688 676 289
  • bagera@bagera.eus

JARRAI GAITZATZU SARE SOZIALETAN

OHARRAK

  • Lege Oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookien politika

Creative Commons lizentzia lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten menpe dago.