Bagera
  • Nor gara?
    • Aurkezpena
    • Bagerakide izan
    • Elkarlanak
    • Dokumentazioa
    • Harremanetarako
  • Albisteak
  • Agenda
  • Egitasmoak
  • Zerbitzuak
  • Lan egin gurekin
  • Denda

Donostiako Euskaltzaleon Topaketa 2021 (DET)

Azaroaren 13an San Telmo Museoan

2021-10-25 - Bagera

Gizartea abiadura bizian aldatzen ari den garai hauetan, aldaketa horien eragina egunero sumatzen dugu Donostiako euskaltzaleok. Harremanetarako modua, lan esparrua, kontsumo-ohiturak, kultur eraginak eta gure bizimoduaren beste hainbat arlotan molde berriak azaltzen eta hedatzen sentitzen ditugu. Gure hiria bera ere eraldatzen ari da aurreko guztiei lotuta. Hizkuntzari dagokionez, zer esanik ez....

Jarraitu irakurtzen →

Herriak egiten du herria

Eskatu saskiak azaroaren 11ra arte

2021-10-25 - Bagera - Errigora

Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina. Herriak egiten du herria leloa izango du 2021eko Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainak. Azaroaren 11ra luzatuko den auzolan-ariketa erraldoi honetan Nafarroa hegoalde eta erdialdeko —alegia, Agerreko— produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio....

Jarraitu irakurtzen →

Bikografiak: Rakel Arenaza “Raitx” eta Andrea Astudillo

Bi ibilbide elkarrizketan

2021-10-19 - Bagera - Rakel Arenaza Raitx Andrea Astudillo

Urteko 4. Bikografiak saioan Rakel Arenaza "Raitx" musikaria eta Andrea Astudillo Arraun Lagunakeko patroia ezagutzeko aukera izango dugu. Saioa urriaren 22an ikusteko aukera izango dugu 18:30ean Bageraren Youtubeko kanalean eta 22:00etan Hamaika Telebistan. Dinamizatzailea: Andoni Mutiloa (kazetari eta antzezlea). Aurreko elkarrizketa ikusgai daude Bageraren Youtubeko...

Jarraitu irakurtzen →

Hitano ikastaroa

Egingo al dinagu/diagu?

2021-10-06 - Bagera

Aurten ere, 10 orduko hitano ikastaroa antolatu dugu Bagera Elkartean. ZER JORRATUKO DUGU ° Hika hitz egiten ikasteko 10 orduko ikastaro praktikoa, 8 saiotan. ° Euskaraz zuka dakien edozein pertsonarentzat. ° Hika ez dakien, zeozer dakien edo toka (hika mutilei) bakarrik dakienarentzat. SAIOAK √ Hika praktikatzera bideratuko dira saioak, lehen egunetik....

Jarraitu irakurtzen →

Amara Berri Kantuz

2021-10-05 - Bagera

Pandemiaren ondorioz ikastaroa bertan behera utzi genuenetik denbora pasa da. Orain,  egoera hobetzen hasi dela eta, Bagera elkartearekin eta Ikasbide kultur elkartearekin adostuta, 2021-2022 ikasturteari hasiera ematea erabaki da. Momentuz, egoera normalizatu bitartean, edukiera mugatua dugu, hau da, espazioaren %75a okupatzeko aukera dugu besterik ez. Beraz, hasiera batean 2 taldeetan...

Jarraitu irakurtzen →

  • «
  • 1
  • 2
  • ...
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • ...
  • 61
  • 62
  • »

BAGERA ELKARTEA



HARREMANETARAKO INFORMAZIOA

  • Hernani kalea 15.Behea 20004 Donostia
  • 943 005 074 - 688 676 289
  • bagera@bagera.eus

JARRAI GAITZATZU SARE SOZIALETAN

OHARRAK

  • Lege Oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookien politika

Creative Commons lizentzia lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten menpe dago.