Ricardo Burutaran (EA-EAJko zinegotzia)
Aholku batzordeak Euskararen Plana kontrolatu beharko luke
“Euskararen Plan Orokorrean ondo legoke aholkularitza batzordea sortzea. Batzordea hainbat sektoretan euskararen alde lan egiten duten taldeen or-dezkariez osatuko litzateke. Batzor-deak planaren aplikazioa kontrolatu beharko luke. Hemen gauzak onartu egiten dira, baina kontrolik ezean, gauzak paper hutsean gera daitezke”. (2001-01-05)
Nekane Benavente (Marrumako Danbor Nagusia)
Alardeaz hitz egiten dugu, baina gure etxean berdin jokatzen da
“Elkarteek emakumeak onartu beharko lituzkete. Ez onartzea diskriminazioa da. Alardea kritikatzen dugu beti, bai-na gure etxean antzera jokatzen da”. Ildo honetatik, bandera igoera eta jaitsiera emakumerik onartzen ez duten bi danborradek egiten dutenez, Benaven-tek bi ekitaldiotan danborradak txandakatzea nahi luke: “hori ezinbestekoa da emakumeek protagonismoa eskura de-zaten”. (2001-01-19)
Eneko Dorronsoro (EHNEko zuzendaritzako kidea)
Euskal Herrian kontsumitzen den haragiaren %40 besterik ez da hemen ekoizten
“Euskal Herrian kontsumitzen den haragiaren %40 besterik ez da hemen ekoizten. %40 horretatik, bestalde, %10 besterik ez da Eusko Labelduna. Horrek argi uzten du zerbait gaizki dagoela. Gure ustez, politika horrek ez du he-mengo haragi-ekoizle guztiak integratzea lortu. Haragiarekin lotutako politika orokor ona izan beharrean, Eusko Labelak dagoen ildo horretatik jarraitu eta komertzializatu egin du”. (2001-02-02)
Nerea Iriarte (Bertatik Bertara-ko aurkezlea)
Ez zait batere gustatzen egiten dugun telebista
Nerea Iriartek ez du atsegin egungo telebista eredua: “Audientzia eta entretenimendua bezalako kontzeptuak asko erabiltzen dira, eta esaten da jendea ez dela aspertu behar… Baina hori gauza bat da, eta bestea ikuslegoa tontoa dela pentsatzea, eta zaborra besterik ez duela nahi”. (2001-02-09)
Odon Elorza (Alkatea)
PP eta PSE-EEren arteko gobernua hankasartzea
litzateke
Maiatzaren 13ko hauteskunde atarian, Donostiako alkatea EAEn PSE-EE eta PPren arteko gobernua osatzearen kontra agertu zen: “Hankasartzea litzateke, Euskadik ez du inongo fronte gobernurik behar, nolabait esatearren, gobernu mestizoak behar ditu”. Elorzak, bestalde, zalantzan jarri zuen PP eta PSOEren arteko estatu ituna bakea lortzeko baliagarria ote den: “Itun horrek ez du ekarriko Euskadin biolenzia gainditzeko indar demokratikoen batasuna, eta jarritako helburuak ez ditu lortuko”. (2001-02-23)
Joaquin Arevalo (RACeko presidentea)
Gizakiaren askatasunaren ispilurik onena kotxea da
RAC auto gidarien elkarteko presidenteak Bizikleta Plana ontzat jo zuen IRUTXULOn egindako elkarrizketan, baina hala eta guztiz ere, zenbait egitasmorekin ados ez zegoela adierazi zuen: “bizikletari protagonismo handiegia ematen zaio. Beraz, gure eskaeren alde borroka egingo dugu. Guk irakurketa bat egiten dugu: gure ustez, gizakiaren askatasunaren ispilu onena kotxea da”. (2001-03-09)
Itxaro Borda (Idazlea)
Bainuetxe itxurako hiria da Donostia
IRUTXULOk Donostia nola ikusten zuen galdetu zion Itxaro Bordari eta idazle baionesak hausnarketarako aukera ematen duen erantzuna eman zigun: “Bainuetxe itxurako eta itsaso aldeari begira bizi den hiri baten moldean, pixka bat Ipar Euskal Herrian Miarritze hartzen dugun bezala, eguna pasa emateko, batez ere frantses adiskideak bisitan etortzen zaizkigunean”. Bordak, bestalde, adierazi zigun ez zuela uste Donostian Euskal Herriko gainerako hiriburuetan baino euskara gehiego entzuten zenik. (2001-03-23)
Anjel Alkain (Aktorea)
Urte luzez Espainiako umore eredua jaso dugu
Anjel Alkain aktore antiguatarrak, Sorginen Laratza-n euskal umorea jorratzen ahalegintzen direla adierazi zigun: “Urte luzez, hemen egindako komediek Espainiako joerak jarraitu dituzte. Gu, aldiz, hemengo istorioez eta pertsonaiez, hemengo izaeraz baliatu gara gureagoa den zerbait egiteko. Arana eta beste pertsonaien arrakastaren giltza hurbiltasunean datza”. (2001-03-30)
Josetxo Ibazeta (Batasunako zinegotzia)
Baiona-Donostia hiriak gutxi batzuei besterik ez die etekina ekarriko
Batasunako zinegotziak eurohiriaren proiektuaz jardun zuen: “Nolako eduki soziala du plan honek? Guk, behintzat, ez dugu bakar bat ere aurkitu. Azpiegitura beldurgarria eta erraldoia da. Planaren emaitzak superportua eta birmoldaketa handiak dira. (…) Aitzitik, egitasmoak ez die herritarren beharrei erantzuten”. (2001-04-06)
Mentxu Medel (Dantza irakaslea)
Lotsagarria da dantza kontserbatoriorik ez izatea
Medelek adierazi zigunez, lotsagarria da Donostian dantza ikasteko kontserbatoriorik ez izatea: “herri honetan ikuskizunak antolatzera jo-tzen dugu, baina ikuskizunak egiteko oinarria landu behar da. Dantza-ren alorrean hemen ez dago titulaziorik(…). Ikasleek, titulua izan dezaten, Madrilera edo beste norabait jo behar dute”. (2001-05-04)
Mikel Urrestarazu
Hamabost urte barru saltoki asko hutsik gera daitezke
Urrestarazuk San Martingo berrikuntzaren arriskuez hitz egin zuen: “Hemen geratzea erabaki dugun 32 lagunetatik hamazazpi 15 urte ba-rru erretiratuko dira. Aurreikusi-tako kontratoak ezarriz gero, saltoki horiek hutsik gera daitezke. Ondoren, saltokiak enpresa handien esku geratuko lirateke. Beraz, San Martinek azoka tradizionala izateari utziko lioke”. (2001-05-11)
Javi Sun (Musikaria)
Musika giroak behera egin du Donostian
Javi Sun egiatarrak Donostian musika giroa gaur egun duela hogei urte baino okerrago dagoela esan zigun: “Oso gaizki ikusten dut. Ez dago jotzeko lokalik, eskerrak Bukowski dugun. Diozun garai horrekin alderatuta, ez dago musika bizitzarik, giroak behera egin du nabarmen. Kultur etxeetan ez dago jotzeko aukerarik”. (2001-05-18)
Marijo Aranzabal (AHTren Aurkako Asanbladako kidea)
**Urumea bi kilometro t’erdi desbideratuko luke AHTk**
Aranzabalek AHTren arriskuez ohartarazi gintuen: “Geltokia Astigarra-gan izango da eta hori egiteko, ibaia bi kilometro t’erdi desbideratuko dute, horrek esan nahi duen guztiarekin. (…) Urumea ibarra Gi-puzkoako nekazaritza eremu onenetarikoa da, eta hortaz, arretaz zaindu beharrekoa da. AHTk nekazaritza lur eremu handiak hartu eta hainbat baserri suntsituko ditu”. (2001-06-08)
Javier Urbistondo (PPko zinegotzia)
Bizikleta ez da garraio alternatiboa
“Gure ustez, egin beharreko galdera ez da bidegorria bai, bidegorria ez. Guk bidegorria egin nahi dugu, eta horretarako, hainbat alternatiba aztertu ditugu. Hala ere, ez dugu ulertzen Kontxan bide bat kentzea, izan ere, Kontxatik kotxe ugari igarotzen dira. (…) Gure ustez, bizikleta ez da garraio modu alternatiboa”. (2001-06-15)
Begońa del Teso (Kazetari eta zine kritikoa)
Domestikatutako hiria saltzen digute
“Saltzen diguten hiria ez da benetakoa, etxekotutako hiria da, errazagoa delako otzandutako zerbait saltzea”, adierazi zigun Begońa del Te-sok. Donostian azkenaldian egindako zenbait proiekturekin ere oso kritiko agertu zen eta bi adibide aipatu zizkigun: Bretxa eta Bulebarra. “Hemen barrabaskeria asko egiten ari da. Donostia pixkanaka bere itxura galtzen ari da”. (2001-07-06)
Maritxu Olabiaga (Antzezle ohia eta euskaltzalea)
Gerra aurretik ere euskarak zentsura jasan behar izan zuen
“Gerra aurretik ere euskarak zentsura handia jasan zuen. Guk euskaraz antzezten genuen eta hori zela eta, hainbat lekutan hamaika en-tzun behar izan genuen! Horre-xegatik, euskara bultzatzeko, edozer egiten genuen”. (2001-08-31)
Mikel Olaziregi (Zinemaldiko zuzendaria)
Argi dugu euskararen presentzia areagotu behar dela
“Duela hiru urte bi film besterik ez genituen euskaraz eman, iaz sei izan ziren, eta aurten zortzi. Bi gau-za kontuan hartu behar dira: batetik, eskariaren kontua dago, eta bestetik, aurrekontu arazoak. (…) Pixkanaka joan behar dugu, baina beti aurrera eginez. Inork esan gabe ere, euskararen presentzia indartu behar dela argi dugu”. (2001-09-14)
Koldo Almandoz (Zine zuzendaria eta kazearia)
Hiri honetan pijoak gara, baina ez dugu onartu nahi
“Hiri honetan pijoak gara, baina ez dugu onartu nahi, etiketen beldur garelako. Gorriak izan eta langile mugimenduetan ibili nahi genuke, baina pijoak gara. Nire ustez, pijo izateak ez du zertan txarra izan. Halakoxeak gara donostiarrak, eta horrek bereizten gaitu”. (2001-09-21)
Jabier Salaberria (Kazetari eta abokatu musulmana)
Islama erasotzeak AEBetan gerra zibila ekar lezake
Salaberriak irailaren 11ko atentatuen ondorioez hitz egin zigun: “AEB-etako musulmanen %50 afroamerikarrak dira eta afroamerikar asko espetxean dira. Islamaren kontrako erasoak AEBetan guda zibila ekar lezake. Beraz, AEBetako presidenteari ez zaio komeni musulman komunitatea gaizki egotea. (…) Gure us-tez, hau ez da bi zibilizazioen arteko guda”. (2001-10-05)
Bittori Odriozola (Psikologoa)
Atsedenaldiari garrantzi gehiago eman behar diogu
Odriozolaren esanetan, buruko gaitzak sahiesteko, “atsedenaldia oso garrantzitsua da. Gure bizimodua eta bizi kalitatea hobetzeko, hauxe egin behar dugu: gure zaletasunentzako denbora hartu eta ez bigarren edo laugarren mailan utzi”. (2001-11-02)