BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora 2000

Artikulua Balantzea
Artikulua Kirolak
Artikulua Kronologia
Artikulua Protagonistak
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Urtekariak  >  2000  >  Kirolak ]

Kiroletako Balantzea

Afrikarrak garaile lasterketetan

Julius Gidaguday tanzaniarrak Behobia-Donostia lasterketa irabazi zuen, Diego Garciaren aurretik. Azkoitiarra goi mailako korrikalarien artean lehiatu zen azken aldiz. Emakumezkoetan Maria Jose Pueyo zaragozarra izan zen onena. Maratoian, berriz, Tummo Turbo etiopiarrak esprin ikusgarrian lortu zuen garaipena Anoetako estadioan. Emakumezkoetan Edato Gadisse izan zen garaile.

Reala putzu ilunean

Nahiz eta asko sufritu, Clementeren Realak mailari eustea lortu zuen aurreko denboraldi amaieran. Krisialdia, ordea, areagotu egin da azken hilabeteotan. Clementek alde egin ondoren, Periko Alonsok hartu zuen txuri-urdinak zuzentzeko erantzukizuna. Dena den, Reala jeitsierako postuetatik atera ezinean dabil. Hori gutxi balitz, Beasainek Errege Kopatik at utzi du. Horrez gain, Luis Uranga presidentea kargua utziko duela iragarri du eta Periko Alonsok ere entrenatzaile izateari utzi berri dio. Realak putzu beltzean dirau.

Kontxako Banderan horia nagusi

Iaz bezala, Koxtape eta Orio sasoi onean iritsi ziren arraun denboraldiko estropadarik garrantzitsuenera. Hala ere, aurten oriotarrak jaun eta jabe izan ziren Kontxan eta garaipena lortu zuten bai sailkapen estropadan, baita bi igandeetan ere. Koxtape hiru segundura geratu zen lehen igandean, baina porrot egin zuen bigarrenean. Ezustekorik handiena Trintxerpek eman zuen: pasaitarrek bigarren postua eskuratu zuten.

Ezin hobe paraolinpiadetan

Olinpiar Jokoen ondoren, paraolinpiaden txanda iritsi zen. Donostiarrek Sidney-n egindakoa goraipatzekoa izan zen. Richard Oribe Antiguako igerilariak urrezko lau domina eta beste hainbeste munduko marka lortu zituen. Richardez gain, beste donostiar batzuk ere Australian izan ziren: Arkaitz Garcia Ollo eta Ana Garcia Simon igeriketan, eta Jesus Mari Visitacion, Ivan Vazquez eta Aitzol Arzallus futbolean.

Zorionak Askatuak!

2000ko urte honetan Askatuakek urrezko ezteiak ospatu ditu. Saskibaloi taldeak une latzak igaro zituen udaberrian, baina hala ere, Foru Aldundiaren eta Udalaren laguntzarekin epe luzerako proiektu bati ekin dio. Askatuak aurten LEB 2 maila berrian ari da eta helburua lau urtetan LEB 1era iristea da. Denboraldi honetan, ordea, gauzak ez doaz espero bezain ondo eta donostiarrak azken postuetatik atera ezinean dabiltza.

Lehia gutxi klasikan

Tourreko txirrindularirik onenak, hots, Ulrich, Amstrong edota Pantani, ez ziren aurtengo Donostia-Donostia klasikako irteeran izan. Horrez gain, txirrindulariek egun euritsuari aurre egin behar izan zioten eta aurreko urteetan ez bezala, Jaizkibel mendateak ez zuen ezertxo ere erabaki eta tropel handi samarra iritsi zen Bulebarrera. Garaipena Erik Dekker holandarrak erdietsi zuen.

Liga eta Kopa Txuri Urdinentzat

Zalantzarik gabe, kirolak 2000. urtean utzitako albisterik onena izotz hockey-ak ekarri digu. Izan ere, Txuri Urdinek denboraldi biribila egin du. IŅaki Boleak zuzendutako taldeak Espainiako Liga irabazteaz gain, Errege Kopa ere eskuratu zuen. Aurten balentria berriro errepikatzea zaila izango da, parekotasun handiagoa dago eta.

Realeko neskak primeran hockeyan

Liga txapelketa lortu ez zuten arren, Realaren belar hockey taldeko neskak txapeldunordeak izan ziren udaberrian. Bestalde, Elena Urkizu eta BegoŅa Larzabal Sidneyko Olinpiar Jokoetan izan ziren. Denboraldi berriari dagokionez, Mari Aiestaranek entrenatzaile izateari utzi eta ordezkari lanetan dihardu gaur egun. Inge Mitxelena jokalari ohiak hartu du taldea zuzentzearen ardura.

Altuera handiko kirolaria

Naroa Agirre 20 urteko donostiarrak Euskal Herriko markarik onenak lortu ditu azken urteotan pertika jauzian. 2000. urtean, gainera, Anoetako belodromoan jokatutako Espainiako txapelketan garaipena eskuratu zuen, lau metrotik gorako jauziarekin. Altuera handiko etorkizuna, beraz, Naroarentzat.

Donostia euskal motorzaleen egoitza

1998an hasitako ekimenari ja-rraipena emanez, Fly Groupek motor lasterketak antolatu ditu aurten ere Donostian. Udaberrian motokrosa ikusi ahal izan genuen Zurriolan. Aurten gainera, motoak ezezik, auto berezien lasterketak antolatu ziren bertan. Azaroan, Superkrosaren bigarren edizioan, Euskal Herri osotik etorritako zaleek leporaino bete zuten belodromoa.

Final handia Anoetan

Azken urteotan buruz buruko norgehiagoketan txapela gehien jantzi dituzten bi pilotariak nor baino nor aritu ziren Atano III pilotalekuan. 1998an bezala, Ruben Beloki eta Patxi Eugi nafarrek arerio guztiak bidean utzi eta finalerako sailkatu ziren. Pilotalekua leporaino bete zen, eta adituek Beloki faboritotzat jo bazuten ere, Eugik ez zion Burlatakoari aukerarik eman eta txapela hirugarren aldiz jantzi zuen.

Goi mailako lehiaketei agur

Hainbat urtetan ur-lasterretan aritu eta gero Maria Eizmendik goi mailako kirolari agur esatea erabaki du. 28 urteko piraguista donostiarrak agur esateko aukera ezinhobea izan du Sidneyko Olinpiar Jokoetan. Australiakoak hirugarren Olinpiar jokoak ziren Mariarentzat, eta dominarik lortu ez zuen arren, finalerako sailkatu zen. Lerrootatik, zorionak eman nahi dizkiogu Mariari eginiko ibilbide txalogarriarengantik.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Urtekariak/2000/Kirolak