Hizkuntzarekin lotutako horrelako pronostiko batek eduki ditzakeen arriskuak ahaztu gabe, Xabier Isasi UEUko kidearengana jo dugu. Isasi irakaslea da EHUko Ibaetako Canpusean, eta hamaika lan egin ditu hizkuntzalaritzaren alorrean.
Euskararekin lotutako bi aurreikuspen egin ditu Isasik orrialdeotan, beti ere 2021. urtera arteko epea hartuz. Lehena euskararen ezagutzari buruzkoa da, eta bigarrena hizkuntzaren erabilerarekin lotuta dago.
Aurreikuspen hauek egiteko, bi iturriez baliatu da Xabier Isasi. Ezagutzarekin lotutako aurreikuspenerako, EUSTAT eta Bigarren Soziolinguistitako Mapa hartu ditu oinarri. Datozen urteotako estimaziorako, aipatu argitalpenean ageri diren 1986., 1991. eta 1996. urteko datuak hartu dira oinarritzat.
Erabilerari buruzko pronostikoa egiteko, berriz, Euskal Kulturaren Batzarreak 1989tik aurrera lau urtean behin eginiko euskararen kale-erabileraren neurketak dira oinarri. Bi horiek dira, beraz, orrialdeetan topatuko dituzuen aurrikuspenaren zutabeak.
Xabier Isasik dioskunez, Bildutako datuen boladak edo segidak azterturik, izandako joerak antzeman ditzakegu eta gerora begira funtzio bat proposatu. Beharbada ausartegia da funtzio matematiko sinple baten bitartez hazkuntza geometrikoa, geroari buruzko pronostikoak egitea. Gizartea, onerako eta txarrerako, matematikak aurresan daitekeena baino aldakorragoa baita.
Dena den, -jarraitu du Xabier Isasik- ausart jokatu dugu. Ideia batetik abiatzen gara: euskara berreskuratzen ari da eta, datozen urteotan, berreskuratuko da aurreko urteotako abiadan. Ez dugu azalduko datozen urteotako aurreikuspena egiteko erabili ditugun formulak eta prozedurak. Bakarrik aipatu Antiguako Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi irakasleak landutako eredu matematikoa erabili dugula. Datuak xume eta labur agertuko ditugu. Irakurleak eta, batez ere, geroak esango du zuzen ibili ote garen gure aurreikuspenetan.
Kontraesanez beteriko hiria
Donostia, demolinguistikari dagokionez, kontraesanez beteriko hiria da. Bere baitara biltzen dira herri nahiko euskaldunak, Igeldo bezalakoak, edo herria izandako auzo nahiko erdaldunak, Altza esaterako.
Xabier Isasiren esanetan, Donostia hiri txikia da baino nahiko heterogeneoa. Hori eta lehen aipaturiko arrazoiak nahiko izaten dira datuak tentuz irakurtzeko. Nolanahi ere, Donostiak Euskal Herriko beste udalerri askok bezala buelta eman diezaioke euskararen galera prozesuari. Gizaldien arteko erkaketa eginez berehala kontura gaitezke euskarak Donostian belaunaldiz belaunaldi jasan izan duen atzerakadaz.
2015ean donostiarren %50 euskaldunak?
Proiekzioak egiterakoan, kontutan hartu da biztanleriaren hazkuntza auzo bakoitzean. Gure pronostikoetan zuzen bageunde, -diosku Isasik-, datozen hamabost urteetan euskaldunen kopurua bikoiztuko da Donostian. Hala ere, hazkuntza horrek ozta-ozta ekarriko zukeen biztanleriaren erdira izatea. Donostiako euskaldunok hamabost urte itxaron beharko genuke biztanleen %50 baino gehiago izateko. Jakina, beti ere suposatuz euskarak aurrera egiten duela. Hau da, Normalkuntza Plana indarrean jartzen dela.
Erdialdeko auzoetan mantsoago
Donostiako auzategien artean, joandako urteotan, bederatzik erakutsi dute biztanleriaren hazkuntza negatiborako joera: Parte Zaharra, Altza, Antigua, Bidebieta, Egia, Erdialdea, Gros, Herrera eta Martutenek. Biztanleen galera hori, printzipioz, ez dirudi kaltegarria denik euskararen berreskurapenerako. Izan ere, azkeneko urteotan euskaldunak galdu dituzten auzoak hiru besterik ez baitira: Parte Zaharra, Herrera eta Igeldo. Aipa dezagun Igeldo erdalduntze prozesua pairatzen ari dela, dio Isasik.
Altzak badu bihotzik
Arestian esan dugunez, tentu handiz irakurri behar dira datuak. Altzakoak eta Igeldokoak, kasurako, harrigarriak dira, sinesgaitzak esango genuke. Izan ere, datuon arabera, euskararen ezagutzak eta erabilerak hazkunde handia izango du datozen urteotan ia auzo guztietan, baina Altzan harritzeko modukoa izango litzateke hazkunde hori. Igeldon eta Añorgan, berriz, beheranzko joera da nagusi.
Oro har, bestalde, euskararen berreskurapena biziagoa izango da Donostia kanpokaldeko auzoetan erdialdekoetan baino.
Xabier Isasiren ustez, joerak tankera horretakoak direla uste dugu. Inguruko auzategietan euskararen berreskurapena biziagoa da, eta izango da, erdiguneko auzategietan baino. Kezkagarriak dira, berriz, Igeldo eta Añorgako kasuak. Irakurleak jakin beza, dena den, fidagarritasun gehiago duela Donostia osorako egindako pronostikoak auzo jakin baterako egindakoak baino.Izan ere, multzo handietan funtzio matematikoak hobeto antzematen du joera nagusia multzo txikietan baino. Zuzenketa zorrotzagoak egin bazitezkeen ere, nahiago izan dugu bere horretan uztea irakurleari pronostikoen kontraesanak eta arriskuak begien bistan uztearren.
Igeldo eta Añorga, kasu kezkagarriak
Aurkezten dugun bigarren eta azken taula euskararen kaleko erabilerari dagokio, erabilera publikoari esan genezake. Bertan 2021. urtera arte, Donostian euskararen erabilera zenbatekoa izan daitekeen aztertu du Isasik. Erabilera isotropikoa hartu dugu kontuan, hots, euskaldunek euskara erabiltzeko duten probabilitatea. Gutxienezko erabilera maila gisa uler daiteke. Maila horretatik gorakoa denean euskaldunek gizarteak eskaintzen dien aukera baino gehiago ematen dutela ulertu beharra dago. Hau da, erabilera isotropikoaren maila gainditzen denean euskaldunek sozialki euskara erabiltzeko ahaleginetan dabiltzalako da.
Ez da gure asmoa izan ezer asmatzea, aurreikuspen fidagarria egitea baizik. Orohar, Igeldo eta Añorgan ezik, euskararen erabilerak gora egin dezake nabarmen Donostiako auzo guztietan. Bete daitezela aurreikuspen baikorrenak, eta ezerezean gelditu ezkorrak!
Taulak
Euskara Donostian
Euskararen ezagutzaren prospekzioa Donostian 2021 urtera arte
| Donostia |
%26 |
%27.3 |
%32.6 |
%35.55 |
%41.34 |
%46.54 |
%52.18 |
%58.04 |
|
| Aiete |
31.3 |
32.8 |
37.4 |
33.49 |
44.69 |
48.85 |
53.4 |
58.37 |
|
| Parte Zaharra |
42.5 |
41.8 |
43.9 |
47.35 |
45.35 |
46.09 |
46.84 |
47.61 |
|
| Alza |
13.1 |
15.7 |
22.3 |
22.81 |
37.96 |
49.53 |
64.62 |
84.31 |
|
| Amara Berri |
25 |
27.6 |
33.1 |
32.08 |
43.82 |
50.43 |
58.02 |
66.76 |
|
| Amara Zaharra |
23 |
24.4 |
30.6 |
29.98 |
40.71 |
46.96 |
54.16 |
62.47 |
|
| Antigua |
34.3 |
35.1 |
39.7 |
41.07 |
45.95 |
49.44 |
53.18 |
57.22 |
|
| Añorga |
57.2 |
53.7 |
49.5 |
41.27 |
42.84 |
39.85 |
37.07 |
34.48 |
|
| Bidebieta |
14.5 |
18.7 |
22.6 |
24.17 |
35.22 |
43.98 |
54.9 |
68.54 |
|
| Egia |
20.6 |
21.9 |
29.5 |
31.91 |
42.25 |
50.55 |
60.5 |
72.4 |
|
| Erdialdea |
31.1 |
31 |
34.3 |
35.98 |
37.83 |
39.73 |
41.72 |
43.82 |
|
| Gros |
26.8 |
27.5 |
32.5 |
33.44 |
39.41 |
43.4 |
47.79 |
52.63 |
|
| Herrera |
33.1 |
32.9 |
35.9 |
37.51 |
38.94 |
40.55 |
42.23 |
43.98 |
|
| Ibaeta |
39.6 |
41.1 |
41.1 |
26.29 |
42.66 |
43.46 |
44.27 |
45.1 |
|
| Igeldo |
63.9 |
60 |
60.8 |
60.58 |
57.85 |
56.43 |
55.04 |
53.69 |
|
| Intxaurrondo |
20.3 |
21.9 |
28.6 |
24.1 |
40.29 |
47.83 |
56.77 |
67.38 |
|
| Loiola |
25.6 |
28.1 |
31.6 |
30.43 |
39.01 |
43.34 |
48.15 |
53.49 |
|
| Martutene |
32.4 |
31.3 |
36.7 |
37.84 |
41.57 |
44.24 |
47.09 |
50.12 |
|
| Mirakontxa |
36.9 |
37.8 |
41.1 |
34.48 |
45.78 |
48.31 |
50.99 |
53.81 |
|
| Ulia |
29.5 |
29.4 |
34.7 |
34.18 |
40.82 |
44.27 |
48.01 |
52.07 |
|
Euskararen erabileraren aurreikuspena Donostian
| Urteak |
2001 |
2006 |
2011 |
2016 |
2021 |
| Donostia |
%8.48 |
%11.88 |
%15.55 |
%20.24 |
%25.95 |
| Aiete |
7.44 |
14.17 |
17.37 |
21.35 |
26.3 |
| Parte Zaharra |
16.17 |
14.65 |
15.2 |
15.78 |
16.37 |
| Alza |
3.24 |
9.82 |
17.93 |
33.52 |
64.5 |
| Amara Berri |
6.77 |
13.56 |
18.69 |
25.94 |
36.26 |
| Amara Zaharra |
5.84 |
11.48 |
15.87 |
22.07 |
30.91 |
| Antigua |
11.71 |
15.1 |
17.85 |
21.15 |
25.1 |
| Añorga |
11.84 |
12.88 |
10.94 |
9.31 |
7.93 |
| Bidebieta |
3.67 |
8.31 |
13.66 |
22.78 |
38.64 |
| Egia |
6.69 |
12.48 |
18.8 |
28.63 |
44.15 |
| Erdialdea |
8.71 |
9.74 |
10.87 |
12.13 |
13.55 |
| Gros |
7.41 |
10.67 |
13.26 |
16.52 |
20.64 |
| Herrera |
9.56 |
10.39 |
11.38 |
12.47 |
13.67 |
| Ibaeta |
4.39 |
12.75 |
13.3 |
13.87 |
14.47 |
| Igeldo |
28.72 |
25.76 |
24.29 |
22.92 |
21.62 |
| Intxaurrondo |
3.65 |
11.22 |
16.55 |
24.64 |
37.07 |
| Loyola |
6.03 |
10.43 |
13.22 |
16.8 |
21.44 |
| Martutene |
9.75 |
12.03 |
13.85 |
15.97 |
18.43 |
| Miraconcha |
7.93 |
14.97 |
16.94 |
19.18 |
21.74 |
| Ulia |
7.78 |
11.55 |
13.87 |
16.69 |
20.13 |
Urte erabakiorra Plan Orokorrarentzat
Bi milagarren urtean Euskararen Plan Orokorra aztergai izango dute alderdi politikoek. Proposamena mahai gainean dute eta norabide horretan ibili ala ez erabaki beharko dute.
Donostiako Hizkuntza Normalizaziorako Plangintza onartu, aldatu ala atzera botako dute alderdi politikoek. Urtarrilaren 11n alderdi politikoek Euskararen Udal Patronatuan dituzten ordezkariek eztabaidari ekingo diote. Helburuak, ekintzak eta bideratu beharreko dirua izango dituzte mahai gainean, besteak beste. Izan ere, plana honezkero diseinatuta dagoen arren, oraingoz proposamena besterik ez da. Agian, Udalbatzarrak hartu beharko du behin betiko erabakia. Ramon Etxezarreta Euskara zinegotziak, behintzat, halaxe nahi du.
Planak 2000. urterako euskarazko ikasmaterialaren argitalpena bultzatzea, hainbat sentsibilizazio kanpaina egitea edota hiri mailako euskarazko prentsa eta irrati eta telebista saioak sustatzea aurreikusten du. Horiek denak eta beste ekimen batzuk abian jartzeko 217 milioi t’erdi beharko lirateke, betiere plangintzaren arabera. Ramon Etxezarretak adierazi digunez, aurten Plan Orokorrarentzat bideratutako diru kopurua bikoiztu egingo da 2000. urtean: hogeitasei milioi inguru dauzkagu horretarako berariaz. Dena den, Patronatuak izango dituen 191 milioitik denak norabide horretan gastatuko dira, plangintzan sartuko diren ekinbideetan alegia. Etxezarretaren arabera, behin plana onartuta diru gehiago beharrezkoa balitz, eta diru hori badalego, horretara bidera liteke.
Jakina denez, Plan Orokorra hainbat aditu, elkarte, erakunde eta enpresak diseinatu zuten, LKS dinamizatzaile enpresaren zuzendaritzapean. Euskararen normalizazioa helburu, planak zortzi esparrutan esku hartzea aurreikusten du: famili harremanak, lan mundua, hedabideak eta administrazio publikoa, besteak beste.