BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora Mattin, Moko eta Karmele

Artikulua Moko (Bilintx)
Artikulua Hilabeteak
Artikulua Negua (I)
Artikulua Negua (II)
Artikulua Udaberria (I)
Artikulua Udaberria (II)
Artikulua Uda (I)
Artikulua Uda (II)
Artikulua Udazkena (I)
Artikulua Udazkena (II)
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Mattin, Moko eta Karmele  >  Moko (Bilintx) ]

Bilintx Mattinen marrazkietan




Indalezio Bizkarrondo “Bilintx” bertsolaria dugu zalantzarik gabe Donostiak, Raimundo Sarriegirekin batera, eman duen pertsonaiarik garrantzitsuenetakoa. Bilintxez hitz egitea, XIX. mendeko Donostiaz hitz egitea da. Eta bere zorigaiztoko bizitzaz mintzatzea, Euskal Herria bi aldetan banatu zuen zorigaiztoko gerraz mintzatzea. Bilintx II. karlistadaren garaiko bertsolaria da, donostiar liberal eta euskaltzalea. Ironia fineko bertsoak egin zituen, eta lortzen hainbeste kostatu zitzaion maitasuna bere bertsoen gaia da sarritan. Zorigaitzek Bilintxen itxura itsusitu zuten eta bere sudur-kokotsa horren handia suertatu zitzaionez, Indalezio Moko deitzen zioten, Bilintxen haserrea piztuz.

Haren bertsoek bizi-bizirik diraute gure artean, eta edozein parrandatan, sagardotegietan... aditzen dira maiz ”Trixte bizi naiz eta..” eta ”Behin batian Loiolan” bertso ospetsuak. Horrez gain, Donostiako Udalak Bilintxen oroimena iraunarazi nahian edo, honen izena ipini zion bere etxeko kaleari (Donostiako kalerik laburrena seguru aski). Urte luzeak pasata, Polluelo kalean zabaldutako liburudenda famatua, gaur megadenda dena, bere izenaz bataiatu zuten, eta orduz geroztik Bilintxen izena euskal kulturaren mozkinekin loturik gelditu zaigu, baita bere aurpegia ere liburudenda honek banatutako hamaika eta hamaika poltsatxotako marrazkiekin.

Donostia aurrera doa, eta gaur badu “Irutxulo” izeneko euskal astekaria. Azkeneko urteetan, aldizkari hau, egunez egun, eta denon artean, eraikitzen ari garen Donostia euskaldun honetan ezinbesteko erreferentzia bilakatu zaigu. Eta hemen kokatu beharra daukagu berriro ere Bilintx gurea. Iñaki Martiarena Otxotorena “Mattin”en eskutik itzuli baitzaigu, tira bakarreko komiki baten bitartez. Bere laburtasunean, Bilintx izan zenaren umore eta ironia berreskuratu ditugu. Eta ez da gutxi! Marrazki xumeak, agian, baina adierazkorrak oso, Martiarenak astero-astero azaltzen dizkigunak. Berak berpiztu digu donostiarroi Bilintxekiko mirespena eta donostiarrok izugarri estimatzen dugu Mattinen ahalegina.

Joseba Aurkenerena Barandiaran

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Mattin/Bilintx
© Iñaki Martiarena Mattin