Donostiarra da, moko luzea, bizar ttipia. IRUTXULON bizi da: euskaldunen auzoan. Bost urte egin ditu bertan, okupa moduan, komiki-tiratan. Astez-astekoak eman dio oraingoan liburu itxuran azaltzeko konfiantza. Ez errepika egiteko: soka luzea du Mokok. Gertaera berriak kontatzen dizkigu, suelto, Karmele eman digu ezagutzera, izenburutik bertatik. (Urte askotarako).
Bi dira orain, bi banako eta ez bikote bat, bizitzaren ziriak eta eztenak jasateko, nahiz bizitzari ziritxoak sartzen saiatzeko. Bizitza ez baita, ez Donostian eta ez inon, behar lukeen bezalakoa.
Moko zorrotz, moko beltz, moko fin. Orain ere egutegia hartu du aitzaki, donostiarron bizimodu (petrala) kontatzeko, komikitan, egunerokoaren xalotasunari tira eginaz, hitz batez laphitzez, Donostiari tiraka.
JOXAN MUŅOZ.