|
|
|
 |
|
[
Bageranet
>
Donostiako Ziberteka
>
Gure doinuak
>
Usandizaga, Jose Maria
>
Ongile maiteari
]
|
|
 |
nere ongile maiteari
Musika eta hitzak: Iparragirre - Jose Maria Usandizagak armonizatua
1) Ez dakit nola eskerrak eman
ah nere ongile maiteak,
nere lurrera behar nau eraman
gaur zu zuen borondateak. (bis)
Egin dezute zer obra ona
aberatz eta pobreak,
orra kunplitu agintzen duana
Jesukristoren legeak (bis)
2) Nere onerako herriak dira
Buenos Airesen elkartu,
bide emanik Korreo espainolak
noblezaz zaio segitu; (bis)
harritzeko da, bai, gaur herriak
nola diraden argitu,
mundu guztian liberal onak
adiskideak baditu. (bis)
3) Bihotz oneko jaunak badira
lista dutenak edertzen,
zorioneko nere zahartzera
ah nola dute honratzen:
munduan bada zorionikan
andre onak du egiten,
gizonak izar horietan
zerua degu ikusten.
4) Oh zu Romero Gimenes jauna
nire adiskide maitea,
zure bihotz onak konsolatu du
nere anima tristea;
egiak dira nere ametsak
mendietara juatea:
agur Romero, hau da neretzat
gozamentu eta pakea.
5) Agur zu ere Olaso jauna
bizkaitar prestu noblea,
beti betiko zure izena
bihotzean det gordea:
gaztetanik zait gusta biziki
mediatako haizea,
agur banoa, nahi det ikusi
Euskal Herri maitea.
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
|
|