|
|
|
 |
|
[
Bageranet
>
Donostiako Ziberteka
>
Gure doinuak
>
Sarriegi, Raimundo
>
Sardin saltzailea
]
|
|
 |
Petra, sardin saltzailea
Musika: Raimundo Sarriegi - Hitzak: B. Iraola
1) Trainerua kaiera
goizian goiz aldera,
sardin preskuarekin
sartzen bada,
nahiz mototxa zintzilik,
bi saltuan ixilik,
lehendabiziko Petra kaian da
ekatzu baldetxo bat;
baina ongi betia,
Martin nere maitia,
xestu hontan
segiduban kalera,
Juannarien saltzera,
esnatubaz daudenak
oraindik lotan (bis)
Sardin Berriak
bizi biziak
xesto hontatik zaizkit joaten,
mokaru goxo preskuagorik
Dukiak ere ez du jaten.
2) Ez da ostaturikan
hartzen ez dubenikan,
udako fruta eder
hontatikan.
Ez det ezagutzen nik
gustatzen etzaionik,
bakar bat esateko
oraindikan.
Zartaian prejitzen
zabal zabal jarriak,
sardin berri biziak
masiakua.
Eta beren mamia
gogorra eta loria,
lupiarena baina
gozuagua.
Sardin berriak...
3) Sagardotegietan
goiz eta arratsaldetan
han ere txit ederki
dira jartzen;
brasa bizi bizia
estalirik guzia,
bihatz puntak erriaz
dira hartzen;
eta lenaz emanak
badira bi gatz ale,
nola ez izan zale
haietara;
prejituak, erriak,
zein baina zein hobiak,
goxuak dira alde
denetara.
Sardin berriak...
4) Oilagor ta eperrak
dirala txit ederrak,
txiki txikitandik det
adituba;
baina mokadu fina
sardin bizkar urdina,
atze aldetik ondo
okertuba;
arranbarril gainean
jarritzian erretzen,
begira irrikitzen
beregana;
ez da nolanahikua
alafedetakua,
Galizian kapoitzat
jaten dana.
Sardin berriak...
5) Hara goian Benita
Txeletaka jarrita,
Txokaturikan dago
farrez lehertzen:
baina begira horri
koloriak zer gorri
aitatu detelako
zaizkan jartzen.
orain zubengandikan
penaz utzirik dana,
nere haurrarengana
nua etxera.
Pisoiala txuriak
badaukazki buztiak
mudatu ta bularra
ematera.
Sardin berriak...
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
|
|