|
|
|
 |
|
[
Bageranet
>
Donostiako Ziberteka
>
Gure doinuak
>
Sarriegi, Raimundo
>
Olabe, Juana Bixenta
]
|
|
 |
Juana Bixenta Olabe
Musika: Raimundo Sarriegi - Hitzak: Bilintx
Juana, Juana
Bixenta Bixenta
Juan Bixenta Olabe
1) J: Nagusi Jauna, hauxen da lana,
amak bidaltzen nau berrorengana. (bis)
N: Ay bidalduko bazinduke maiz,
zu ikusita konsolatzen naiz,
sinista zazu;
oso zoraturikan naukazu!
Horren polita nola zera zu (bis)
oso zoraturikan naukazu.
Horren polita nola zera zu (bis)
Juanatxo polita zera zu, zera zu.
2) J: Amak esan dit, etxeko errenta,
pagatzeko dirurik ez zuben ta (bis)
ia egingo dion mesere,
hilabetean gehienez ere,
itxogotia,
bara zierto dala ematia
pasa baino lehen hilabetia (bis).
Bara zierto dala ematia,
pasa baino lehen hilabetia,
hilabetia.
3) N: Logratutzia, errez hala ere,
nahiz hori ta beste zernahi gauza ere;
seguro dala esan amari,
zu baldin bazatoz mandatari,
dudarik gabe,
nere borondatiaren jabe
zu zera Juana Bixenta Olabe.
4) J: Beraz bertatik, nua etxera,
poz haundi bat amari ematera;
orain adio nagusi jauna,
Ppresaka juan biat amagana.
N: Ez zuazela;
portatu zaite nik nahi bezela
gaur etxera juan ez zaitezela.
5) N: Zuben etxea, dago urruti,
birian zer gerta izan bildurti;
bara ia pasa da eguna,
arratsa berriz dator iluna,
orain juatia;
txartzat iruki nere maitia,
gaur hemen bertan gera zaitia.
6) Ez juan etxera, bire hoietan
gabaz bakarrik eta ilunbetan,
kontura erori zaitia zu,
gabaz ilunbian juan biazu,
peligro haundiz
eta hobe dezu ehun aldiz,
bihar goizian juan egun argiz.
7) J: Ezetz etsia, egon liteke
ni hemen gelditu ezin niteke:
amak espero nau gaberako,
eta hark espero naubelako,
juan bihar det nik;
alaba ikusi bagetanik
amak izango ez luke onik.
8) N: Hemen zuretzat, dira parako
aki txit goxuak afaitarako:
edaria berriz jaungoikoa,
hilak piztutzeko modukua,
ardo onduba;
ontzen urtietan egonduba,
Malagatikan da bidalduba.
9) J: Jauna berorrek, bainan alferrik,
badaki armatzen lazo ederrik:
lazua ehiz bage gera dedin,
nere etxean nahi ditut egin,
afaldu ta lo;
nahiago ditut hango bi talo
ta ez hemengo mila erregalo.
10) N: Bihotz nereko, dama polita,
asmoz munda zaite hauxen tori ta:
hamasei duroko urre fina,
sendatu nahi zazun nere mina.
J: Ez jauna, ez, ez;
merezi bezin kopeta beltzez,
esango diot ezetz ta ezetz.
11) N: Gainera berriz, Juana Bixenta,
utziko dizutet etxeko errenta...
kito zor dirazuten guzia,
kunplitzen banazu kutizia.
J: Lotsa gogorra!
sufritzen dago gaur nere honra,
penaz malkuak darizkit horra.
12) N: Nik ditut kulpak, ez egin negar
horlakorik ez nizun esan behar:
animan sentitutzen det mina
zuri ofensa hori egina,
maldiziua;
ez dakit nun neukan juiziua,
eskatzen dizut barkaziua.
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
|
|