BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora Sarriegi, Raimundo

Artikulua Olabe, Juana Bixenta
Artikulua Euskal Herri maitea
Artikulua Asto kontuak
Artikulua Sardin saltzailea
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Gure doinuak  >  Sarriegi, Raimundo  >  Euskal Herri maitea ]

Oh Euskal Herri maitea

Musika: Raimundo Sarriegi - Hitzak: R. Artola

1) Oh Euskal Herri maite
maite maitea,
zuri begira nago
bainan nola nola;
Lehengo antzikan ezin
emanik inola (bis)
atzo zinan zorion
guzien krisola,
eta gaur? Eta Gaur?
Gaur bestien gisan espainola. (bis )

2) Non dira zure famak
zure historiak,
hain eder apaindutzen
zinduzten gloriak. (bis)
Lehenengo bihotza ta
hurrena begiak,
oroitzean negarrez
jartzen zaizkit biyak, (bis)
jartzen biyak, jartzen biyak
negarrez negarrez

3) Non dira ondorengo
inbiriosoak?
zabaltzen zituztenak
urrezko lazoak?
Hil ziran, alperrikan
emanik pausoak,
engainuz bete gabe
gure gurasoak.

4) Non dira erromatar
gudari abilak,
godoak, kartagoak
eta moro pilak?
Zu ezin ustar petuz
milak eta milak,
euskaldunakgandikan
izan ziren hilak.

5) Zu zera; o zu zera
Euskal Herri ama,
inoiz inoren mende
egon etzinana;
eta gero zedorren
nahieraz zinana,
bat da Espainiako
koroiarengana.

6) Geroz ere libreak
zeuzkatzun herriak,
eta pozez jantziak
zelai ta mendiak;
zinduzen zorionak
hain ziran haundiak
zu zinan Amerikak!
Zu zinan Indiak!

7) Egun haiek joan ziran
bai ezin ukatu,
zer pasa zan kontatzen
ez det nahi nekatu;
egin bazan ezpazan
utz edo pekatu,
zuretzat ziran lehengo
kontubak trukatu.

8) Denborarekin gauzak
emanikan jira,
beste kristal batetik
gaude gaur begira;
baztar guziak triste
ikusten baitira,
zure lehengo graziak
ezkutatu dira.

9) Egun batian gaizki
jarri zinan oso,
ezin zure bururik
zendubela jaso;
min txarra bihotzean
gelditurik preso,
geroztik bizi zera
triste ta penoso.

10) Aspaldian etzaizu
gaitzikan arindu,
ezpada lehendandikan
ere zaizu gaindu;
zure bihotz heriak
hiltzeko hain mindu,
adio ama ona
zureak egindu.

11) Lehen zenduben arbol bat
min sendagarria,
antzinako asaba
zarrak ezarria;
bainan gaur nola bera
igartu dan ia,
galdu da zuretzako
bere alderdia.

12) Arbolak zeukan arte
bere ontasuna,
zureak ziran poza
eta osasuna;
orain azaldurikan
haren ondasuna,
ezkutatu da zure
zoriontasuna

13) Aritz arbol santua
ikusi da galtzen,
bere grazi ederrak
lur azpira sartzen;
berririkan ezpada
oinorde ezartzen,
ama maitea zera
biziko penatzen.

14) Zuri lengo disdiraz
zeuden kondariak,
ostikotuta dira
gainduko berriak;
zer esango da gero
Iikusteak biak?
Nano jira zirala
gigante handiak.

15) Handiak dira zure
bihotzeko penak,
bainan berriak eta
senda litezkeenak;
aitonen seme onak
izatera denak,
bihur zitzaizkizuke
poz zorion denak.

16) Poz hau bihurtzen bada
zure erraietan,
ongileak nor diran
jakingo da bertan;
izenak ezarriko
dirare letretan,
urrez liburutan da
brozez paretetan.
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Guredoinuak/Sarriegi/Euskalherri