Raimundo Sarriegik (Donostia, 1840-1913) gure oroitzapenean itsatsita geratu diren hamaika kantu idatzi zituen. Berea da San Sebastian martxa, eta baita danborradako eta inauterietako beste hainbat konposizio ere: “Tatiago”, “Iriyarena”, “Polka”, “Donostiako karnabala” eta abar. Peñaflorida kaleko Udal Musika Eskoletako solfeo irakasle, Donostiako Orfeoia sortu eta zuzendu zuen Sarriegik. Ondorengo orrialdetotan haren doinu ezagunak topatuko dituzue: “Oh, Euskal Herri maitea” ospetsua eta “Petra sardin saltzailea” zartzuela, besteak beste. Sarriegi 1913ko maiatzaren 4an zendu zen Narrika kaleko Telleria botikan zegoela