BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora Peņa y Goņi

Artikulua Ardi kontu
Artikulua Gabon
Artikulua Tristura
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Gure doinuak  >  Peņa y Goņi  >  Ardi kontu ]

Ardi kontu

Musika: Javier Peņa y Goņi

1. Ardi kontuan dago
Jose Mari motxa,
besoetan harturik
jaio dan bildotsa; (bis)
eta ikusirikan
hain guri ta beltxa,
pozez betetzen zaio
berari bihotza.

2. Bildotsen ama dauka
beraren oinean,
umeari begira
egon ezinean, (bis)
noizik behin miliskatzen
du bizkar gainean,
ezagueraz maitatu
lezaken heinean.

3. Joxe pozez betia
dago penik gabe,
delako bildots guri
politaren jabe; (bis)
soinu onena bainan
harentzat da hobe,
bildotsak abotikan
goxoro dion .. bee!

4. Mendian gora behera
dabil Joxe Mari,
askotan txistu joaz
bestela kantari: (bis)
euskeraz deitzen dio
bere ardiari,
esanaz: atos, atos
txiki txikiari.

5. Bere ondora biltzen
dira ardi denak,
bere eskutik jaten
dakite gehienak: (bis)
berdin maitatzen ditu
medar eta gizenak,
ta buruz badakizki
guztien izenak.

6. Bere bizimoduaz
dago txit kontentu
kabriola ederrik
hark egiten ditu; (bis)
ondo bizi dan, inoiz
bazaio galdetu,
erantzun ohi du: pozez

nabil.. ardi kontu.
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Guredoinuak/Penaygoni/Ardikontu