|
|
|
 |
|
[
Bageranet
>
Donostiako Ziberteka
>
Gure doinuak
>
Iparragirre, Jose Maria
>
Nere etorrera
]
|
|
 |
Nere etorrera
Musika eta hitzak: Iparragirre
1)
Hara nun diran mendi maiteak,
hara nun diran zelaiak,
baserri eder zuri zuriak
iturri eta ibaiak.
Hendaian nago txoraturikan,
zabal zabalik begiak,
hara Espainia lur hoberikan
eztu Europa guziak.
2)
Gero pozik bai Donostiara
Okendo-arren lurrera,
zeru polit hau utzi beharra
nere anaiak hau pena!
Irutxulueta maitagarria
lore tokia zu zera,
Veneziaren grazi guziak
gaur Donostian badira.
3)
Oh Euskal Herri eder maitea
hara hemen zure semia...
bere lurrari mun egitera
beste gabe etorria:
zuregatikan emango nuke
pozik bai nere bizia,
beti zuretzat hil arteraino
gorputz ta anima guziak.
4)
Agur bai, agur Donostiako
nere anaia maitiak,
Bilbaotikan izango dira
aita zaharraren berriak,
eta gainera hitz neurtuetan
garbi esanez egiak,
Sudamerikan zer pasatzen dan
jakin dezaten herriak
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
|
|