Euskaldunak beti izan gara musika eta kantuzale. Garai batean, ez zen lagunarteko afari eta bazkaririk izango Donostian eztarria abestiekin gozatu gabe amaituko zenik. Tamalez, kanturako ohitura hori galtzen ari da, ez soilik gure hirian, Euskal Herri osoan baizik. Zer hobe euskal kantu zaharrak berreskuratu eta kantari aritzea baino?
Datozen lerrootan topatuko dituzun bertsoen bilketa Kultur eta Turismo Ekintzetxea, Euskal Kantuzaleen elkartea, BAGERA eta Euskararen Udal Patronatuaren arteko elkarlanaren fruitua da. Lau euskal musikari dira argitalpen honen ardatza: Iparragirre, Usandizaga, Peņa y Goņi eta Sarriegi. Beste asko ere hauta zitezkeen, noski; baina laurok oso bizirik daude donostiarron oroimenean, gure hirian haien omenez bataiatutako kaleak horren lekuko.
Hauek dira, beraz, aurtengo Euskal Jaietarako proposatu nahi dizkizuegun doinuetako batzuk. Gure doinuak dira, lagunartean kalez kale
eta kantuz kantu jarduteko. Hain zuzen, horixe egingo dute hainbat musikari eta kantarik, irailaren 4an Trinitate Plazan egitekoa den emanaldian. Liburuxka hau izango dute gidari
eta zuen eztarriak laguntzaile.
KTE