|
|
|
 |
|
[
Bageranet
>
Donostiako Ziberteka
>
Gastronomia
>
Hiztegia
]
|
|
 |
Sukalde eta ostalaritzarako hiztegia
On egin!
Ukaezina da gastronomia euskal kulturaren parte oso garrantzitsua dela. Izan ere, neronek behin baino gehiagotan azpimarratu izan dudan legez, herri bat den bezala jaten du, edo jaten duen bezalakoa da.
Gastronomia herri batentzat dena, horixe bera da hizkuntza herri horrentzat. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako ondarea: herri horren gatza eta piperra.
Honakoaren bitartez, bi alderdiak -gastronomia eta euskara- elkartuko dituen proposamena egin nahi dizuet: zuen ahosapaia gozatzeko eta euskara elikatzeko orrialdetxo hauez balia zaitezten. Intxaurrondoko Gastronomia Astea aitzaki hartuta IRUTXULOk eta BAGERAk kaleratu duten sukalderako hiztegitxoarekin.
Hiztegi honen helburua hutsune bat betetzea da. Izan ere, euskaldun askok -eta zeresanik ez euskaldunberriek- ez dugu jakiten sukaldean gauzak euskaraz beren izenez deitzen. Eta ez da euskarak horretarako hitzik ez duelako, euskarazko hitzak ezagutzen ez ditugula baizik.
Hiztegi txiki eta erabilgarria duzue eskuarteko hau. Ez dugu entziklopedia handia egin nahi izan. Haatik, sukalde munduan gehien erabiltzen diren funtsezko hitzen hiztegitxoa egin dugu. On egin!
Juan Mari Arzak. Bagerakidea
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
|
|