|
|
|
 |
|
[
Bageranet
>
Donostiako Ziberteka
>
Gastronomia
>
Betiko errezetak
>
Zuberoa
]
|
|
 |
Zuberoa
Zuberoako gastronomia
Pierre Chilo
«Chilo» Barkoxe
|
Pierre Chilo. «Chilo» Barkoxe., 2001/03/02.
Zuberoako sukaldaritzak ezkutuko eta isilpeko sekretuak ditu. Etxekoandre bakoitzak mendez mende ondutako liburuxka du eskuartean, belaunaldiz belaunaldi heldu zaion altxorra. Ez dago Euskal Herri osoan ezaguna bihurtu den ohiko platerik Zuberoan, garaian garaiko produktu eta beharren arabera berritu eta zuzendutako errezetak baizik.
Artzainek, adibidez, hilabete osoak egiten dituzte mendian eta ezin dute piperrada egiteko tomatea erabili, galdu egiten baitzaie. Beraz, tomaterik gabeko piperrada prestatzen dute, guk piperrada zuria erraten dioguna.
Zuberoan daukagun beste berezitasuna: piperradari ez zaiola tipularik eransten.
Baratzetan bertako piperrak, gozoak zein biziak, landatzen dira oraindik. Hornigai guztietan bertako piper berdeak aurki ditzakegu, arrautzopiletan, salteatutako patatak eta piperrak... Ez da dudarik, Zuberoako sukaldaritza nortasun handikoa da, zuberotarren ispilu.
ERREZETAK
Salteatutako bildots arandoiak txingarrarekin eta ardi esne xerrekin
Osagaiak:
Lau lagunentzat:
• 600 gr bildots arandoi.
• Bildots bular gazi eta lehorra.
• 200 gr ardi esne.
• 4 ogi xafla.
• 200 gr piperrada.
Nola egin:
1. Bildots arandoiak garbitu, zartaginean salteatu, eta gatza eta
piperbeltza erantsi.
2. Ogi xafla bakoitzaren gainean ardi gazta xerra bat desegin.
3. Bildots arandoiak piperradaren gainean jarri, eta ondoren txingar xerra meheak eta ogia gaztarekin, hau dena haragi saltsaz lagunduta.
Ardi esnearen xarlota, makarroiak Izarrako likore erara eta patxaran saltsa
Osagaiak:
Lau lagunentzat:
• Litro bat esne.
• Lau arrautza gorringoa.
• 25 gr irin.
• 6 xafla jelatina.
• 300 gr irabiatutako esnegain fresko.
Patxaran saltsarako:
• 200 gr andere-mahats.
• 100 gr sirope.
• 0,2 litro patxaran.
Nola egin:
1. Esnea egosten jarri eta egositakoan sutik kendu.
2. Arrautza gorringoak, azukrea eta irina irabiatu. Honi guztiari esnea bota eta egosten jarri; ondoren sutik kendu eta hozten utzi.
3. Aurretik prestatutako jelatina xerrak eta irabiatutako esnegaina erantsi. Ondo nahastu. Guztia banakako molde txikitan jarri eta hozkailura sartu.
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
|
|