|
|
|
 |
|
[
Bageranet
>
Donostiako Ziberteka
>
Gastronomia
>
Betiko errezetak
>
Nafarroa
]
|
|
 |
Nafarroa
Betiko platerak berreskuratzen
Pilar Idoate
«Europa» Iruñea
|
Pilar Idoate. «Europa» Iruñea., 2001/03/02.
Nafarroako sukaldaritza goxoa bezain herrikoia da, eta anitza oso. Izan ere, gure herrialdearen geografia eta nekazaritza aniztasunak aparteko lehengaiak ematen dizkigu: barazkiak, zainzuri freskoak, piperrak, perretxikoak... eta abar. Beti ere, hori bai, urte sasoiaren arabera.
Egunotan betiko platerrak eta zapore naturalak berreskuratzen ari dira, eta arreta berezia jartzen zaio platerraren prestakuntzari, XXI. mendeko sukaldaritzari egokitzearren.
Adibideetara joz gero, “txutxifritoa” edo “kotxifritoa” aipatu behar. Nafarroako Erriberatik datorren platera da, baina jende gehienak “arkumea txilindron erara” izenez ezagutzen du. Aipatutako hau antzinean baserri giroko otordua zen, jaialdi eta ospakizun berezietan dastatzen zena.
Bigarren adibidea ajoarrieroa dugu, ohikoa urte osoan gure mahaietan. Ajoarrieroa Ernest Hemingway idazlearen gogoko platera zen, halaxe adierazi zion behintzat Habanako bere etxean 1943an elkarrizketatu zuen kazetariari.
“Ajoarriero garapiteroa” ezezagunagoa da, aspaldikoa den arren. Kaskantera salerosketak egitera joaten zirenen artean oso estimatua zen. Kondairak dioskunez, bilbotarrek bakailaoa jartzen zuten, garapiteroek baratxuria eta piperra, eta saltzaileek ardoa eta olioa. Bapo bazkaltzen omen zuten!
ERREZETAK
Arkumea txilindron erara perretxikoekin
Osagaiak:
Hiru lagunentzat:
• Kilo bat arkume
• Olioa
• Piper txorixero bat
• Baratxuria
• Ardo txuria
• Gatza
• Perretxikoak
• Salda
Nola egin:
1. Arkumea txikitu eta ontzi batean gorritzen jarri olio pixka batekin.
2. Txikitutako baratxuria, gatza, ardo txuri zorrotada bat, piper txorixeroa xerratan, perretxikoak eta salda pixka bat bota, eta utzi pixkanaka egiten ordu erdiz.
Bakailaoa ajoarriero erara
Osagaiak:
• Kilo bat bakailao
• Tipula erdia
• 2 baratxuri ale
• Piper txorixeroa
• Piper berdea
• Tomatea
• Olioa
• Gatza
Nola egin:
1. Barazki guztiak txikitu (tipula, piper berdea, tomatea eta abar) eta erdi egosi oliotan.
2. Olioa baratxuriarekin jarri gorritu arte. Ondoren sutik kendu.
3. Bota bakailaoaren azala txikituta pil pilean jartzeko. Ondoren xehetutako bakailaoa, barazkiak eta tomate pixka bat bota kolorea har dezan.
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
|
|