|
|
|
 |
|
[
Bageranet
>
Donostiako Ziberteka
>
Estropadak
>
Ezaugarri Fisikoak
]
|
|
 |
Arraunerako Behar Diren Ezaugarri Fisikoak
Kontxan lehiatuko direnek punta-puntako ezaugarri fisikoak izan behar dituzte. Bi hitzetan laburbilduta, arraunlariak bi alderdien arteko oreka behar du: indarra eta erresistentzia.
- Burua
- Fisikoki aldarte onean egoteaz gain, arraunlariak buru hotzez eta kontzentrazio handiz jokatu behar du. Kirol honetan talde-lana funtsezkoa da, eta arraunlari batek arreta galtzeak kalte handia egin diezaioke traineru osoari.
- Bizkarraldea
- Besoei eragin eta arraunkada ematerakoan, indarra gehienbat bizkarraldearekin egin behar da.e handia egin diezaioke traineru osoari.
- Bihotza
- Erresistentzia aerobikoa funtsezkoa da; gorputzak oxigeno asko eskatzen duenez, bihotz sendoa behar da.
- Bizepsak
- Beso sendoak behar dira derrigor. Paladak ematerakoan, gorputza ia erabat etzanda duela, arraunlariak besoak behin eta berriro bildu behar ditu. Bizeps indartsuak behar dira, beraz.
- Sabelaldea
- Arraunkadaren bukaeran ia oso-osorik etzanda aritu eta gero, berriro eseritako posiziora bueltatu behar da. Horretarako sabelaldeko giharrekin (abdominalak) lan handia egin behar da.
- Koadrizepsa
- Hanka sendoak behar ditu arraunlariak, egonkortasuna emateaz gain, bizkarraren mugimenduari indarra ematen baitiote.
(2000. urteko irailean argitaratua)
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
|
|