|
|
|
 |
|
[
Bageranet
>
Donostiako Ziberteka
>
Estropadak
>
Estropada Eremua
]
|
|
 |
Estropada Eremua
Santa Klara uhartearen parean...
|
- 556 metro izerdi -- Kontxako Bandera etxeratu nahi duen traineruak ezin du ezertan hutsik egin. Arraunlariek oso gogoan eduki behar dituzte hainbat gauza: estropadako une eta alderdi garrantzizkoenak.
- Burua hotz
- Kontxako estropada ez da hasten trainerua badian itsasoratzerakoan, lehenago baizik, kaian. Hara heldu bezain pronto, inguruko giro beroa eta zaleen oihuak nagusitzen dira arraunlarien begi eta belarrietan. Inguruaz ahaztu eta erabateko kontzentrazioa behar du arraunlariak.
- Txanpa bortitza
- Estropadako lehendabiziko txanpan, arraunlariek 50 arraunkada eman ohi dituzte lehen minutuan. Hasierako erritmo gogor honekin, gorputza hogei minutuko ahaleginerako prestatuko da. Bigarren minutura iristerakoan erritmoa 46 arraunkadara jaisten da, eta Aquarium parean, berriz, 40ra.
- Erritmo aldaketak
- Lehendabiziko hiruzpalau minutuak igarota, Aquariuma eta Santa Clara atzean utzitakoan, arraunlarien erritmoa minutuko 36-37 arraunkadara jaisten da. Hortik aurrera, patroiak serieak eginarazten dizkie arraunlariei. Erritmo aldaketa hauekin arraunlariak suspertu egin nahi izaten ditu, paladen erritmoa aldatu ezean martxa asko moteldu daiteke eta.
- Gorputz osoaz
- Estropada hasieratik bukaerara arte funtsezkoa da ondo arraun egitea; hau da, mugimenduak gorputz osoarekin egitea. Besoak besterik erabiltzen ez baditu, arraunlariak nekea eta mina igarriko du besoetako giharretan, eta nekez eutsiko dio trainerukideen erritmoari.
- Ziabogan, bat
- Ziaboga emateko orduan, patroiak eta brankariak erabat koordinatuta aritu behar dute. Ziaboga hartu bezain laister, berriz, funtsezkoa da olatua harrapatzea itzulerari erritmo biziz ekiteko.
- Aurretik hobe
- Kontxarantz bueltan, alde handia da arraunlariarentzat gainontzeko traineruen atzetik ala aurretik joatea. Atzetik doanak gero eta serie eta erritmo aldaketa handiagoak egin beharko ditu aurreko trainerura gerturatzeko. Helburua lortzen ez bada, egindako ahalegina garesti ordaindu liteke, traineruen arteko tartea handitu egingo baita etengabe.
- Azken txanpa
- Azken txanpan erritmoa bizkortu egin ohi da berriro, eta arraunlarien bihotz taupadak minutuko 200era hel daitezke. Azken tarte honetan patroiaren egitekoa funtsezkoa da, arraunlariak itsasaldera begira baitoaz eta ezin baitute Kontxako helmuga ikusi.
(2000. urteko irailean argitaratua Irutxulo aldizkarian)
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
|
|