BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora Estropadak

Artikulua Palmaresa
Artikulua Historia osoa
Artikulua Pertsonaiak
Artikulua Untzien Bilakaera
Artikulua Pasadizoak
Artikulua Donostia
Artikulua Pasaia
Artikulua Orio
Artikulua Estropada Eremua
Artikulua Ezaugarri Fisikoak
Artikulua Ametsetako Trainerua
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Estropadak  >  Donostia ]

Donostiarrak eta Estropadak

Historiari heldu nahi eta ezin

Arraun Lagunak
Arraun Lagunak

Donostiako traineruetako bat

Donostiako traineruek hamabi aldiz irabazi dute Kontxako bandera. Garaipenotatik zazpi XIX. mendean izan ziren, eta beste lau 1915-1922 urte bitartean. Azkena, berriz, duela 49 urte.

Donostia-Arraun Lagunak

Maila txukuna eman dezakeen Donostiako traineru bakarra Asier Lopez patroi duen Lugaņene da. Iaz Donostiako ordezkariak izan ziren Kontxan. Lehen ihardunaldi itxurosoa egin ondoren, bigarrenean motelago ibili ziren. Arraun-ena aurtengo talderik gazteenetakoa da. Iazko emaitzak hobetzearren, Koxtapetik bost arraunlari iritsi dira. Pasai Donibaneko traineruan titular postua ez bazuten ere, oso maila oneko gizonak dira. Lugaņenekoek oso prestakuntza ona egin dute aurtengoan. Euskal A Ligarako sailkapena lortu zuten eta denboraldi osoan zehar talde onenekin lehiatu dira.

Fortuna

Denboraldi zaila izan da honakoa Fortunarentzat. Baja ugari izan ziren denboraldi hasieran eta gutxieneko gizon kopuruarekin ekin diete estropadei. Manuel Rotelera da entrenatzaile berria, eta urtero bezala, beste traineru batzuek arraunlari onenak eraman eta gero, oso jende gaztearekin aritu behar izan dute. Fortunako arduradunek ėtrantsizio denboralditzatî hartu dute 1999koa.

Ur Kirolak

Urkik, Arraun Lagunak-ek bezala, oso lan ona egin ohi du beheko mailetan eta banku mugikorrean. Azken urteotan Donostiako bigarren untzia izatearekin nahikoa izan du estropadetan. Urkikoak Euskal B Ligan aritu dira urtean zehar. Esperientzia hartzeko denboraldia da. Prestakuntza aldetik, gogor saiatu dira entrenatzaile eta sendagile berriekin. Tostetan ere arraunlari gazteak eta beste kirol batzuetatik etorritako gizonak elkartu dituzte. Emaitza luze gabe ikusiko dugu.

(testu hau 1999ko irailean argitaratu zen)

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Estropadak/Donostia

Estropadak © Irutxulo, KTE Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxearen laguntzarekin.