BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora Estropadak

Artikulua Palmaresa
Artikulua Historia osoa
Artikulua Pertsonaiak
Artikulua Untzien Bilakaera
Artikulua Pasadizoak
Artikulua Donostia
Artikulua Pasaia
Artikulua Orio
Artikulua Estropada Eremua
Artikulua Ezaugarri Fisikoak
Artikulua Ametsetako Trainerua
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Estropadak  >  Ametsetako Trainerua ]

Ametsetako Trainerua

Jose Luis Korta
Jose Luis Korta


Ez da erraza balizko traineru perfektua osatzea, zalantzarik gabe, nork berea osatuko luke eta. Eskualde, herri, garaipen bolada eta traineru ezberdinen arteko orekari eutsiz eta arraunlarien palmaresa kontuan hartuz, beheko hamalaukoa osatu dugu. Euskal Herrikoez gain, Galizia eta Kantabriako arraunlariei ere tartea egin diegu.

AITA MANUEL (1)
Manuel Arrillaga "Aita Manuel"ek 1899an irabazi zuen lehen aldiz Kontxako Bandera. Arraunlari lanetan irabazitako bakarra izan zuen hura, baina ondoren, patroi postuan, beste bederatzi eskuratu zituen. Bestalde, Aita Manuelek gidatutako "Aita Sanpe-drokua" untziak Kontxako sei bandera etxeratu zituen jarraian 1927tik 1932ra, eta gaur egun oraindik indarrean dagoen errekorra ezarri zuen. Argazkian, ezkerrean eserita ageri da Aita Manuel.
EULOGIO GENOVA (2)
Donostiar honek Arraun Lagunak el-kartean eman zituen bere lehenengo pausoak. 1986an Arra-unek trainerua atera ez zuenez, Pasai aldera jo zuen. Libia untziko tostetan San Pedrok bizi izandako bolada onenetarikoa gozatu zuen, Kontxako Bandera bi aldiz eskuratuz, 1989an eta 1991n. Bestalde, munduko txapelketa irabazi zuen arraun olinpikoan.
KIKO GOBANTES (3)
18 urte zituela, Francisco Gobantes pasaitarrari arraunari ekiteko esan zioten, eta San Pedron hasi zen 1983an. 1989tik 1994ra Kontxako Bandera lau aldiz irabazitako San Pedroren traineruan, bera funtsezko gizona izan zen. Karakter handiko gizon honek "kapitain" lanak bete zituen, denborak hartuz eta beste arraunlariei aholkuak emanez.
LUIS MARI ETXART (4)
Luis Mari Etxart 17 urterekin hasi zen Koxtapen. 1986an Errekak irabazi zuen Kontxako Bandera, baina lezotarra urte hartan ez zen traineruan aritu; bi urte geroago, 1988an, eskuratu zuen berak. Arraunlari lanak alde batera utzita, arraun munduari lotuta segitzea erabaki zuen. Egun San Pedroko entrenatzailea da.
JOSE LUIS ERKIZIA (5)
80ko hamarkadan sortutako "Turbo Erreka"ren motorretako bat izan zen. Jose Luis Erkizia "Baserri"k Pasai Donibanek haustura izan baino lehen lortutako Kontxako hiru banderak dastatzeko aukera izan zuen. Talde-gizonaren eredua da "Baserri". Traine-ruan hainbat postutan aritu zen, eta azkenengo urteetan brankari lanetan jardun zuen.
IMANOL ETXABE (6)
Telmo Deuneko tostetan zortzi urte eman zituen Imanol Etxabek, eta Zumaiak inoiz bizi izandako txanparik onenaren parte izan zen. Izan ere, 1984an Kontxako Bandera lehen aldiz Zumaiara eraman eta urte hartako estropada denak irabazi zituen traineruan aritu zen. Hurrengo bi urteetan bandera Santurtzi eta San Juanek irabazi arren, 1987an Etxabe eta zumaiarrek irabazi zuten berriro.
SABIN IZAGIRRE (7)
Sabin Izagirrek sei urte eman zituen Zumaian, 1978tik 1984ra. Telmo Deun traineruaren sendotze garaia zen. Bere azkenengo urtean, 1984an, aurretik egindako lanaren fruitua jaso zuen Kontxako Bandera irabazita. Urte berean, hankeko lanetan aritutako arraunlari honek Kantauri Itsasoko arraunlari onenaren saria jaso zuen.
ALTXERRI (8)
Juanito Lizarralde "Altxerri" Oriok emandako arraunlari aipagarrienetakoa da, izan ere, hamar aldiz eskuratu zuen Kontxako Bandera. Arraunlari lanetan lautan izan da garaile (1957an Aginagako tostetan). Arraunlari lanetan lortutakoez gain, patroi postuan Kontxako beste sei bandera etxeratu zituen oriotarrak. Orain seme Migel Anjel du oriotarren entrenatzaile-arraunlaria.
XALBORTXO GONZALEZ (9)
Hondarribiko Amute auzoan jaioa 1940an. Irunen eta Hondarribian hasi zen arraunean, bateletan eta traineriletan. Ama Guadalupekoa untziak lortutako garaipen sonatuenetan parte hartu zuen. 1967 eta 1968an, Kontxako bandera poltsikoratu zuen Jose Angel Lujanbio patroi handiaren agindupean.
BATISTA OLIDEN (10)
Kontxan bandera gehien irabazitako arrunlaria da Batista Oliden oriotarra, hama-iru guztira. Oriorekin hamar bandera etxeratu zituen, lehena 1940an eta azkena 1964an. Aginagarekin beste bi lortu zituen eta Espe-ranza traineruarekin bakarra. Hain zuzen ere, 1950ean Esperanzarekin eskuratutako bandera hura Donostiako traineru batek Kontxan irabazitako azkena izan da.
PATXI FRANCES (11)
Lehendabiziko urteak Donostiako arraun elkarteetan eman ondoren, Patxi Francesek Oriora jo zuen. Jose Luis Korta eta Txiki Larraņagaren agindupean, donostiarrak Kontxako lau bandera lortu zituen. 1992an eskuratu zuen lehendabizikoa, 34 urte zituela. 1996tik 1998ra bitartean beste hiru lortu zituen jarraian, 40 urte zituela arraun mundua uztea erabaki zuen arte. Gaur egun ere oriotarren laguntzaile segitzen du.
FEDERICO CASTANEDO (12)
Pedreņa elkarteak izandako arraunlaririk onenetakoa. Hamalau urte eman zituen traineruan. Trai-nerukideen artean "erlojuarena" goitizena zuen, gainontzeko arraunlariei patroiak eskatutako palada erritmoa jakinarazten zien eta. "Castilla" izeneko untziarekin 1945, 46 eta 49an lortu zuen Kontxako Bandera. Ezkerretik eskuinera, lehendabizikoa da Federico Castanedo.
  1. L KORTA (13) -- Jose Luis Korta Orion jaio zen 1949an. Nortasun handiko gizon honek Kontxako hamaika bandera irabazi ditu. Zortzi arraunlari lanetan eskuratu ditu: hiru Oriorekin, bat Lasarte-Michelinekin eta beste lau Kaikurekin. Hain zuzen azken hirurak, 1980etik 1982ra Kaiku hiru urtez jarraian Kontxan nagusitu zeneko urteetan, Korta izan zen "Bizkaitarra" untziko gizon garrantzizkoena. Pres-tatzaile eta patroi postuan, aldiz, beste hiru bandera etxeratu ditu oriotarrekin.
ANDRES JEREZ (14)
Arraun munduan emandako urte guztiak Santurtzin egin zituen. Andres Jerez 1980an hasi zen Santurtziko traineruan, Soterak 70eko hamarkada bukaeran Kontxan inoiz lortutako lehendabiziko bi banderen ondoren. 80eko hamarkada hasieran Kaiku jaun eta jabe izan zen Kontxan; hala ere, Jerezek eta bere taldekideek Kontxako Bandera Santurtzira eraman zuten berriro 1985ean.

(2000.ko irailean argitaratua)

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Estropadak/Ametsetakoa

Estropadak © Irutxulo, KTE Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxearen laguntzarekin.