BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora S-Z

Artikulua Sanchez, Cayetano
Artikulua Sansinenea, Juan Migel
Artikulua Santesteban Maisuba
Artikulua Sarriegi, Raimundo
Artikulua Soka-muturrekoak
Artikulua Soroa, Marcelino
Artikulua Sorozabal, Pablo
Artikulua Uranga, Juan Ignacio
Artikulua Urdanpilleta, Gabino
Artikulua Urkixo, Julio
Artikulua Urreta, Migel
Artikulua Usandizaga, Jose Maria
Artikulua Yoldi, Paco
Artikulua Zatarain, Anbrosio
Artikulua Zipitria, Elbira
Artikulua Zubimendi, Joseba
Artikulua Zubiria, Ximon
Artikulua Zugasti, Anizeto
Artikulua Zumalabe, Jose Migel
Artikulua Zumalabe, Joxemi
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  S-Z  >  Zumalabe, Jose Migel ]

Jose Migel Zumalabe Mendiburu

(1906-1992)

Kale Nagusian jaio zen 1906ko irailaren 24an. Gurasoak, Felipe eta Dolores izan zituen, biak donostiarrak. Matematika ikasi ondoren, lanbidez arkitektu teknikoa izan zen, eta zaletasunez margolari eta euskaltzale.

1946an Axentxi Goenaga Arteaga donostiarrarekin ezkondu zen.

Gazterik hasi zen pintatzen, 1920ko hamarkadan gori-gorian zegoen arte giroak eraginda; Artistas Noveles izeneko lehiaketan 1923tik 1931ra bitartean parte izan zen maiz, baita sariak irabazi ere. Handik aurrera, ez zion sekula pintatzeari utzi, eta bere lan profesionaletatik erretiratu ondoren, 1984an, bakarkako erakusketa egin zuen Donostian. Arte kritikariek nahiz artistek biziki goraipatu izan dute haren lana.

Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1973ko maiatzaren 25ean; hiztegigintzari loturik egon zen erakunde horretan. Horrela, 1975ean Zortzi urte arteko ikastola hiztegia lanen parte hartu zuen, X. Garmendia, A. Irigarai, K. Santamaria eta M.P. Lasarterekin batera. Geroztik, matematikako hiztegian eta, batez ere, arkitekturako hiztegian aritu zen buru-belarri lanean; hor landu ziren geroago etorriko ziren hiztegien oinarriak.

Euskal irakaskuntza izan zen Zumalaberen beste alor nagusia. Karlos Santamariak dioenez, Santo Tomas Lizeoa sortu eta bere diruz sustengatu zuen Zumalabek urte luzetan: dirua jarri, dirua bildu, klaseak eman, ikasle-irakasleak bilatu, traba burokratikoak gainditu, denetarik egin zuen. Lankide izan zituen J.M. Lasarte, K. Mitxelena eta Karlos Santamaria bera.

Baita ere, gerra ondoren Zeruko Argia aldizkaria 1963an berrargitaratu eta finkatzen asko lagundu zuen, Joseba Salegirekin batera.

UZEI sortu zenean 1977an, eta bi urtez antolaketa lanetan aritu ondoren, 1979ko maiatzaren 25ean Zumalabe izendatu zuten lehendabiziko lehendakari, eta hala iraun zuen 1983ko maiatzaren 27ra arte.

Ezagutu zutenen iritziz, gizon zorrotz eta zuzena izan zen lanean eta bere bizitzan ere bai; fede handikoa eta etxekoia. Donostian hil zen 1992ko otsailaren 12an.

Eskerrak zor dizkiot haren alaba Koro bagerakideari, argibide hauek bilatzen lagundu eta argazki ederra emateagatik.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/S-Z/Zumalabe1

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia