BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora S-Z

Artikulua Sanchez, Cayetano
Artikulua Sansinenea, Juan Migel
Artikulua Santesteban Maisuba
Artikulua Sarriegi, Raimundo
Artikulua Soka-muturrekoak
Artikulua Soroa, Marcelino
Artikulua Sorozabal, Pablo
Artikulua Uranga, Juan Ignacio
Artikulua Urdanpilleta, Gabino
Artikulua Urkixo, Julio
Artikulua Urreta, Migel
Artikulua Usandizaga, Jose Maria
Artikulua Yoldi, Paco
Artikulua Zatarain, Anbrosio
Artikulua Zipitria, Elbira
Artikulua Zubimendi, Joseba
Artikulua Zubiria, Ximon
Artikulua Zugasti, Anizeto
Artikulua Zumalabe, Jose Migel
Artikulua Zumalabe, Joxemi
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  S-Z  >  Zugasti, Anizeto ]

Anizeto Zugasti Iriondo

(1904-1983)

Altzan jaio zen Anizeto Zugasti 1904an. Ama alargundurik, bera eta bere anaia apaiz batekin hazi ziren. Hamalau urte zituelarik, hezurretako gaitza sortu zitzaion; hiru aldiz operatu zuten, baina hazitzeko garaian zegoenez, hanka bat beste baino motzago gelditu zitzaion betirako.

Apaiz ikasketak Gasteizen eginik, 1927an apaiztu zen. Arabako Lantziegon apaiz-lagun eta organo jole gisara urte batzuk egin ondoren, Pasai San Pedrora joan zen kaperau Bigarren Errepublikaren garaian. Bertan zegoen 1936an; hala kontatzen zuen berak: -Gerra piztu zenean ni San Pedron nintzen, Pasaian. Ez zitzaidan ezer gertatu. Trintxerpen baziran gaiztoak, CNTkoak, baina nik ez zuen sotana kendu.

Ordurarte, 1936ra arte alegia, Zeruko Argia aldizkariko zuzendariorde izan zen. Bertan eta Arantzazu, Egan eta Euskal Esnalea aldizkarian argitaratu zituen bere idazlanak: Bareak ipuina 1926an; Mendi-mendian 1932an; Maiatzeko loreak 1950ean; Argibidea hurrengo urtean; Jesus'en Biotza'ren illa eta Bederatziurrenak 1951n; Entzi'ko Andra Mariaren Bederatziurrena 1952an; Argi-bide txikia 1954an; Ikasgaiak baserritako neskatxentzat 1955ean Nemesio Etxanizekin batera; Neska-Mutikoentzat Eliz-liburua 1957an; eta Itun Berria 1967an, Orixerekin eta Kerexetarekin batera.

Euskara batuaren aurkako porrokatua izan zen, Euskerazaintza sortu zuenetakoa. Hala ere, hizkuntza batentzat inportanteena egitea da, zer dago euskeraz egitea baino hoberik euskerarentzat?

Ideia zaharretakoa zen Zugasti. Haurrak hezitzeko jotzea begi onez ikusten zuen, baita heriotz zigorra ere.

Donostian hil zen 1983an, Artzai Onaren katedraleko benefiziadua zelarik.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/S-Z/Zugasti

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia