BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora S-Z

Artikulua Sanchez, Cayetano
Artikulua Sansinenea, Juan Migel
Artikulua Santesteban Maisuba
Artikulua Sarriegi, Raimundo
Artikulua Soka-muturrekoak
Artikulua Soroa, Marcelino
Artikulua Sorozabal, Pablo
Artikulua Uranga, Juan Ignacio
Artikulua Urdanpilleta, Gabino
Artikulua Urkixo, Julio
Artikulua Urreta, Migel
Artikulua Usandizaga, Jose Maria
Artikulua Yoldi, Paco
Artikulua Zatarain, Anbrosio
Artikulua Zipitria, Elbira
Artikulua Zubimendi, Joseba
Artikulua Zubiria, Ximon
Artikulua Zugasti, Anizeto
Artikulua Zumalabe, Jose Migel
Artikulua Zumalabe, Joxemi
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  S-Z  >  Zubimendi, Joseba ]

Joseba Zubimendi

(1898-1939)

Errepublika garaiko donostiar poeta ezagun eta, ziur asko, onenetakoa izan zen Zubimendi'tar Joseba. 1898ko martxoaren 12an jaio zen, mendea amaitzeko zorian zela.

Gazterik hasi zen bere poematxoak argitaratzen han eta hemen, Euskal Esnalea, Argia eta Aurrezki Kutxaren Juventud aldizkarietan, eta Euzkadi edo El Día egunkarietan. Berehala hasi zen, baita ere, sariak jasotzen; 1929an lau eman zizkioten, bai poema bai prosa lanengatik.

Hiru urte beranduago, 1932an argitaratu zuen Olerkiak bere lehen poema liburua, J.A. Agirreren hitzaurreaz. Bigarren liburua, Zumalakarregi, poematxoak izenekoa 1935an kaleratu zuen.

Olerkigintzaz gain, itzulpenak egin zituen, besteak beste A. Etxaberen Mirentxu antzerki lana (1934). Baita ere, aldizkari eta egunkarietan artikulu asko idatzi zituen; aipagarrienak dira: "Lenengo bertsolari eguna" (Yakintza 1935) eta bertsolarien lehen kongresuaz egindako kronika (Eusko-Deya, Paris 1936). Bestalde, Donostiako El Pueblo Vasco egunkariak igandero ateratzen zuen euskal saileko arduradun izan zen, eta Donostiako Orfeoian tenore bakarlaria; baita ere, Eusko-Abesbatza sortzen lagundu zuen.

Beste hainbatek bezala, Francoren gudarosteak Donostia hartu zuenean ihes egin behar izan zuen. Lapurdiko Kanbon hil zen 1939ko irailaren 29an, berrogeita bat urte zituela.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/S-Z/Zubimendi

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia