BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora S-Z

Artikulua Sanchez, Cayetano
Artikulua Sansinenea, Juan Migel
Artikulua Santesteban Maisuba
Artikulua Sarriegi, Raimundo
Artikulua Soka-muturrekoak
Artikulua Soroa, Marcelino
Artikulua Sorozabal, Pablo
Artikulua Uranga, Juan Ignacio
Artikulua Urdanpilleta, Gabino
Artikulua Urkixo, Julio
Artikulua Urreta, Migel
Artikulua Usandizaga, Jose Maria
Artikulua Yoldi, Paco
Artikulua Zatarain, Anbrosio
Artikulua Zipitria, Elbira
Artikulua Zubimendi, Joseba
Artikulua Zubiria, Ximon
Artikulua Zugasti, Anizeto
Artikulua Zumalabe, Jose Migel
Artikulua Zumalabe, Joxemi
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  S-Z  >  Zatarain, Anbrosio ]

Anbrosio Zatarain

(1881-1966)

Usurbilen jaioa izan arren, bere bizitzaren alderik handiena Donostian egin zuela esan daiteke. Zatarainen bitartez euskal prentsaren historiaren zati garrantzitsua ezagutu dezakegu.

1921ean Anbrosio Zatarain buru zela, Argia aldizkaria sortu zuen karmeldar talde batek Donostian. Era guztietako gaiak plazaratzen zituen astero-astero: kirolak, gogoetak, narrazioak, ipuinak... Hala ere, nagusi ziren erlijiozko eta baserri gaiak; orobat nekazariei zuzendutako aldizkaria zela esan daiteke. Hain zuzen ere, Zatarain izan zen aldizkarian nekazaritzako saila zuzendu zuena. Bere idazlan askotan "Lugin-zale" ezizena erabili zuen.

Hasieran Bittor Garitaonaindia izan zen zuzendari, eta idazleen artean zeuden, beste askoren artean, Emeterio Arrese eta Xabier Lizardi. Garitaonaindiaren ondoren, P. Etxeberria, Jose Arrue, Anbrosio Zatarain bera eta Andres Arzelus "Luzear" izan ziren Argiako zuzendari. Jakina, 1936ko gerraz amaitu zen aldizkariaren bizia.

Ez dira nahasi behar Argia astekaria eta Zeruko Argia; azken hori Damaso Intza eta B. Oieregi kaputxinoek 1919an sortutako hilabetekari erlijiosoa zen. Hasieran, 3.000 ale ateratzen zituzten Iruñeko kaputxinoen irarkolan. Hori ere 1936an desagertu zen noski, baina 1954an ostera hasi zuten kaleratzen kaputxinoek, hamabostekari gisa; berehala, ordea, Fraga Iribarneren Ministerio de Información y Turismo ospetsuak debekatu egin zuen, % 70 baino gehiago euskaraz idatzitako zegoelako. 1963an hirugarren aldiz ekin zioten, astekari gisa oraingoan; pixkanaka, erlijio gaiak murrizten eta euskara batua nagusitzen joan ziren. Zorrek itota aldizkaria ixtera zihoala, 1980an Joxemi Zumalabek eta J.M. Ostolazak eratutako kooperatiba batek hartu zuen bere gain guztiz berritutako aldizkaria: horrela sortu zen gaur egun ezagutzen dugun Argia, Zatarainek eta bestek sortutako garai zaharreko haren izena harturik.

Donostian hil zen Anbrosio Zatarain 1966ko abenduaren 20an, laurogeita bost urte zituela.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/S-Z/Zatarain

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia