BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora S-Z

Artikulua Sanchez, Cayetano
Artikulua Sansinenea, Juan Migel
Artikulua Santesteban Maisuba
Artikulua Sarriegi, Raimundo
Artikulua Soka-muturrekoak
Artikulua Soroa, Marcelino
Artikulua Sorozabal, Pablo
Artikulua Uranga, Juan Ignacio
Artikulua Urdanpilleta, Gabino
Artikulua Urkixo, Julio
Artikulua Urreta, Migel
Artikulua Usandizaga, Jose Maria
Artikulua Yoldi, Paco
Artikulua Zatarain, Anbrosio
Artikulua Zipitria, Elbira
Artikulua Zubimendi, Joseba
Artikulua Zubiria, Ximon
Artikulua Zugasti, Anizeto
Artikulua Zumalabe, Jose Migel
Artikulua Zumalabe, Joxemi
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  S-Z  >  Yoldi, Paco ]

Paco Yoldi

(1909-1985)

Berrogei urte inguruko donostiarrik ez da izango, igeri jakitekotan, Yoldirekin ikasi ez zuenik. Hasi galdezka: denak ikasi zuten "Pacoren baltsan".

Nafarra zen sortzez, Deierrin jaioan 1909. urtean. Bizitza osoa, ordea, Donostian eta igeri munduan egin zuen.

Bere lehen eskolak Donostiako moilan hasi zituen 1940an, Fortuna kirol elkartearen barruan, eta handik piska batera, udan Nautikoan ere hasi zen igeri irakasten.

Berehala, 1943an bere lehen baltsa egin zuen: orduan ez zegoen gaurko igerileku estalirik, eta nolabait moldatu behar. Burniaz eta egurrez, halako perimetro bat egin, Hondarretako parean uretan jarri, eta egina zegoen igerilekua! Udan bakarrik, noski. Piskana-piskana, lehen baltsa hura hobetu eta handitu zuen, eta 1951n bost kaleko baltsa handia egin zuen (15 bider 7 metro zituen!). Pasai Donibanen egin zuen, Luis Carrascoso eta Antton Lealen laguntzaz.

Udan etengabe egiten zuen lan Paco Yoldik, gazte nahiz helduei igeri erakusten; hondartzatik joan-etorriak egiteko, boteroa zeukan. Handik atera ziren donostiar igerilarien lehen belaunaldiak: emakumetan, Carmen Bustos, Satur, Seminario, Carmen Hernandez, Bruguera, Feli Garcia, Amaia Apeto, eta beste hainbat; gizonetan, Bakeriza, Aranguena, San Sebastian anaiak, Momilo, Carrascoso, Leal, Larrandia,Lafon, Aristegi, Tazon, Etxaniztarrak, eta beste hamaika. Horietako bati, Juanjo Igeari, zor dizkiogu azalpen hauek; orain, Igea Anoetako igerilekuko zuzendaria da, eta igerilekuak Paco Yoldi dauka izena... Katea ez da eten!

Paco Yoldi izakera biziko gizona omen zen, oso berekoia igerilariekin. Diziplina zorrotza jartzen zien, errieta latzak eman ere bai, baina azkenerako oso gizona ona zen. Hala ere, denak "de usted" hitz egiten omen zioten...

Pacoren baltsak urte asko iraun zuen; baina beti udako sasoia luzatu egin nahi, eta 1977an iraileko marea biziak eraman eta Loretopeko haitzetan txikitu zuen. Puska bat oraindik orain hondarpean azaldu zen, Perlako etxea berritzeko lanetan ari zirela, 1992an.

Sari asko eman zioten Yoldiri bere bizitzan: 1971n Espainiako Igeri Federazioko urrezko domina; 1975ean, Gipuzkoakoa; 1978an Udalak hiriko zilarrezko domina eman zion...

Igeritik erabat erretiratuta hil zen Donostian, 1985ean.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/S-Z/Yoldi

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia