BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora S-Z

Artikulua Sanchez, Cayetano
Artikulua Sansinenea, Juan Migel
Artikulua Santesteban Maisuba
Artikulua Sarriegi, Raimundo
Artikulua Soka-muturrekoak
Artikulua Soroa, Marcelino
Artikulua Sorozabal, Pablo
Artikulua Uranga, Juan Ignacio
Artikulua Urdanpilleta, Gabino
Artikulua Urkixo, Julio
Artikulua Urreta, Migel
Artikulua Usandizaga, Jose Maria
Artikulua Yoldi, Paco
Artikulua Zatarain, Anbrosio
Artikulua Zipitria, Elbira
Artikulua Zubimendi, Joseba
Artikulua Zubiria, Ximon
Artikulua Zugasti, Anizeto
Artikulua Zumalabe, Jose Migel
Artikulua Zumalabe, Joxemi
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  S-Z  >  Urreta, Migel ]

Migel Urreta Etxebeste

(1881-1961)

P>Urnietan jaio zela diote liburu gehienek, baina izatez Lasarte-Orian sortutakoa izan Migel Urreta, 1881eko uztailaren 19an. Aita Brunet lantegiko pertsonal burua zuen. Leinu luzeko familia da Urretatarrena inguru hartan; Usurbilgo elizako dorrea Urretatarren aurrekoen diruz jaso omen zen.

Ingeniari industrial ikasketak 1903an bukaturik, Lasarten bertan teila lantegia zabaldu zuen Migel Urretak, eta horretan jardun zuen gerran suntsituta gelditu zen arte.

Gazterik murgildu zen politikan, beti EAJren barruan. 1913an Donostiako zinegotzi hautatu zuten, eta bi urte beranduago Probintziako diputatu. 1918an Eusko Ikaskuntzak Oñatin izan zuen batzarrean ere lan asko egin zuen.

Gipuzkoan mugimendu euskaltzalea sortzen gehien lagundu zuenetakoa izan zen Urreta. Gerra zibilaren etena baino lehenago, etengabe ari izan zen Euskal Herrian barrena hitzaldiak egiten. Jeltzaleen bilera eta mitinetan, Urreta izaten zen beti hizlari euskaraz. Baserritarrei laguntzen ere asko ibilia zen, oilotegiak nola antolatu eta zaindu behar ziren, eta abar. Besteak beste, 1920an Edesti-aurrea. Leize-zuloak izeneko hitzaldia eman zuen Donostian. Errepublika garaian, 1934an Pasaiako portuko batzordeko kide izendatu zuten. Urte haietan Telesforo Monzonen adiskide mina izan zen; baita ere, Dionisio Azkue lagun hurkoa izan zuen. Garai luze batean El Día egunkarian zutabe bat idatzi zuen astero-astero.

Gerra piztu zenean, Urreta utzia zegoen Gipuzku Buru Batzarra; militante soila zen, baina hala ere abisu ematera etorri zitzaizkion bere izena zerrendan jarria zutela faxistek. Abisu hori Miguel Revilla falangistak eman zion, ideologiaz gain laguna baitzuen. Familiarekin Lekeitiora joan zen, lehengusu batzuen etxera, baina arriskua hurbilagotzen ari zela eta, Baionara joatea erabaki zuten. Lau urte egin zituzten han; ordurako Miguel Revilla hori Alacant-eko gobernadore zibila izendatua izan zen, eta haren babespean joan ziren Urretatarrak Alacant-era lehendabizi, eta Donostiara geroago.

Donostian hil zen Migel Urreta laurogei urte zituela, 1961eko azaroaren 29an. Eman ditugun xehetasun guztiak, baita argazkia ere, Miren eta Mikel Urreta haren seme-alabei zor dizkiegu. Mirenekin mintzatu ginenean eritetxean zen, ebakuntza batetik osatzen; biei eskerrak emateaz gain, Mireni osasuna opa diogu orrialde honetatik!

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/S-Z/Urreta

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia