BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora S-Z

Artikulua Sanchez, Cayetano
Artikulua Sansinenea, Juan Migel
Artikulua Santesteban Maisuba
Artikulua Sarriegi, Raimundo
Artikulua Soka-muturrekoak
Artikulua Soroa, Marcelino
Artikulua Sorozabal, Pablo
Artikulua Uranga, Juan Ignacio
Artikulua Urdanpilleta, Gabino
Artikulua Urkixo, Julio
Artikulua Urreta, Migel
Artikulua Usandizaga, Jose Maria
Artikulua Yoldi, Paco
Artikulua Zatarain, Anbrosio
Artikulua Zipitria, Elbira
Artikulua Zubimendi, Joseba
Artikulua Zubiria, Ximon
Artikulua Zugasti, Anizeto
Artikulua Zumalabe, Jose Migel
Artikulua Zumalabe, Joxemi
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  S-Z  >  Uranga, Juan Ignacio ]

Juan Ignacio Uranga Berrondo

(1863-1934)

Errenterian jaioa izanik ere, gazte-gazterik etorri zen Donostiara bizi izatera. Ogibidez bizargina zen, eta Asto Kalean (gaur San Jeronimo esaten diogun horretan) zeukan bere barberia, 3. atarian.

Horrez gain, poema ugari eta zenbait antzerki lan idatzi zuen. Han eta hemengo euskal festetan makina bat sari irabazi zuen: Donostian, Zestoan, Zumarragan, Zumaian, Oñatin, etabar. Santo Tomas egunean Antzoki Zaharrean egiten zen euskal festan askotan jokatu ziren Urangaren bakarrizketak (Amets bat dirudi, °Au mundua!, Osasungaya, Nekazariya, etabar).

Euskaltzale porrokatua izan zen Juan Ignacio Uranga. Miguel de Unamunok 1901eko abuztuaren 27an Bilboko lore-jokoetan egindako hitzaldi ospetsu haren ondoren (euskarari ohorezko hileta opa zion hitzaldi famatua...), Antonio Arzac-ek °Viva! izeneko artikulua argitaratu zuen El Noticiero Bilbaíno egunkarian. Donostiako euskaltzale talde bat Unamunoren hitzen aurkako eta Arzac-en artikuluaren aldeko sinadurak biltzen hasi zen. Urangaren barberia izan zen sinadurak jasotzeko biltokia.

Euskal festa egin ondoren, urtero-urtero Uranga izaten zen Euskal-Erria adizkarian festaren kronika egiten zuena. Beti euskaraz, beti txukun.

Donostian hil zen Juan Ignacio Uranga 1934ko apirilaren 24an, hirurogeita hamaika urte zituela.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/S-Z/Uranga

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia