BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora S-Z

Artikulua Sanchez, Cayetano
Artikulua Sansinenea, Juan Migel
Artikulua Santesteban Maisuba
Artikulua Sarriegi, Raimundo
Artikulua Soka-muturrekoak
Artikulua Soroa, Marcelino
Artikulua Sorozabal, Pablo
Artikulua Uranga, Juan Ignacio
Artikulua Urdanpilleta, Gabino
Artikulua Urkixo, Julio
Artikulua Urreta, Migel
Artikulua Usandizaga, Jose Maria
Artikulua Yoldi, Paco
Artikulua Zatarain, Anbrosio
Artikulua Zipitria, Elbira
Artikulua Zubimendi, Joseba
Artikulua Zubiria, Ximon
Artikulua Zugasti, Anizeto
Artikulua Zumalabe, Jose Migel
Artikulua Zumalabe, Joxemi
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  S-Z  >  Sarriegi, Raimundo ]

Raimundo Sarriegi

(1840-1913)

Donostiako herri musikarien artean ezagunena izango da ziur asko Raimundo Sarriegi jauna. Puyuelo kalean jaioa (gaurko Fermin Calbetonen, alegia), musikazale porrokatua izan zen ume-umetatik. Behin eta berriz ari gara Puyuelo kale hori aipatzen. Donostiar zaharrek hiru zatitan banatua zuten: Lonjako etxetik Eskotila kalerainoko (San Jeronimo) zatiari Puyu esaten zioten; Eskotilatik Esneteira (Narrika) bitartekoari, Apaiz kalia; bertan jaio zen Sarriegi; eta Esneteitik Bretxarainoko zatiari, berriz, Diosala kalia. Jenderik gehienea azken zati horretan ibiltzen omen zen, eta elkar agurtzen aritzen omen ziren beti; horregatik izena.

Mutikoskorra zela hasi zen kantari Sarriegi, tiple Santa Marian lehendabizi, tenor San Bizenten geroago. Kantari ez zenean, hor ikusiko zuten donostiarrek bere kitarrarekin atzera-aurrera. Joxemaritarrik izan bada munduan, huraxe Sarriegik osatutako txaranga izan zen benetan joxemaritarra, hasieran Citara eta gero Los Gambaros izenekoa. Hemeretzigarren mendea amaitzen ikusi zuen Irutxulo zahar hartan, festarik ez zuen faltako Sarriegiren txarangak.

Lanbidez merkataritza bitartekari izan zen Sarriegi. Baita ere, Euskarazko Itz-Jostaldien Batzarrak Donostian urtero-urtero antolatzen zituen euskal jaietako abesbatzen arduradun izan zen.

Obra asko eta asko idatzi zituen Raimundo Sarriegik. Horien guztien artean, ezagunenak noski Donostiako martxa (Serafin Barojaren hitzak, 1862), eta San Sebastian eguneko danborradako gainerako pieza guztiak: Iriyarena (1882), Retreta (1882-84), Polka (1885), Tatiago (1882) eta Diana (1882). Baita ere, Donostiako Ihauteria izenburuaz bildutako pieza multzoa. Zartzuela eta antzerki lan batzuei ere musika jarri zien Sarriegik; besteak beste, V. Iraolak idatzitako Petra chardiñ saltzallia, Pasayan eta Carmen gaztain saltzallia.

Sarriegiren heriotzaren kronika zehatz-mehatz gorde da. 1913ko apirilaren 23a zen, asteazkena. Ilunabarrean, Santa Marian errosarioa entzunda, afari bitartean Antonio Telleriak Narrika kalean zuen botikara sartu zen Sarriegi, ohi bezala; botika hori lehenago Jose Irastorzak izandako berbera zen. Telleriarekin berriketan ari zela, gaizkitu eta kordea galdurik gelditu zen bat-batean Sarriegi. Mendiola udal praktikantea parean pasa eta sartuarazi zuten, ea ezer egiterik ote zeukan. Larri ikusi zuen, eta Larburu medikuari deitzea erabaki zuen berehala. Castillo sendagilea ere bertatik pasatzerakoan sartu zen botikara, baina denen artean ezin izan zuten deus egin. Jendetza trumilka bildu zen botika atarira, berri txarra jakin orduko. Botikan bertan hilotz gelditu zen Sarriegi, epaileak gorpua bertatik eramatea agindu zuen arte.

Testamentuan, besteak beste, 2.500 pezeta utzi zituen Sarriegik Erregina Victoria Asiloko haurren bandarako musika tresna berriak erosteko.

Sarriegiren omenez, 1914ko San Sebastian egunean ez zen danbor hotsik izan Donostian. Gaur, Sarriegiren irudia betiko ikus dezakegu bere izena daraman plazan, Bretxa ondoan.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/S-Z/Sarriegi

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia