Juan dan illian, Dona Maria-ren eleiz egokiyan, entzun ziran azkeneko, Ama naitasun ederrekoaren bederatzi urrenerako Santesteban zanak antolatutako kanta gain gañekuak. Makiñachobat jende biltzentzan bederatzi urrenian; egunetik egunera geyago; ta danak pozen pozez irteten ziran lengo kanta estitzu ayek entzun ta. Donostiarrentzat az da alako gauza egokirik, eta biyotza mugitzen diyonik sortu.
Donostiarra bai zan Santesteban. Bene benetako donostiarra. Emenche jayua 1809-ko Marchua-ren 26-an.
Bere gurasuak kalte aundiyak izan zituzten ingelez ta portugesak erriya sutu, lapurtu ta ondatu zutenian; ta ain gaizki beren burubak ikusirik, bigaldu zuten Santesteban, oraindik ume ko_korra zala, Eskoriaza-ra, an zituzten amona ta osaba batzuben gana.
Erri artako apaiz buru Juan Jose Zaloña-k esaguturik musikarako zuben azkartasun neurri gabekua eraman zuben Oñati-ra, Garagarza, ango organistak, erakutsi zezayon musikari zegokiyon guziya.
Jakin ziranian Donostiyan Santesteban-en aurrerapenak, ekarri asi zuten ta gerostik bertan gelditu zan. Albeniz zegon Dona Maria-ko organista ta berakin jarraitu zuben ikasten al zan guziya. Eta Albeniz Madrid-era juan ta bere ondorengo Salzedo il zanian, Santesteban egin zuten Dona Maria-ko organista.
Geroztikako lanak zeñek biar bezela esan. Izandu zan Madrid-en, Paris-en, Italiya-n, zerbait ikasi zitekien leku guziyetan; ta antolatu zituben gero Meza, Miserere ta beste eresi asko, ta azkenik Kanto llano deitzen den eleiz kantak bere iritzira moldatu zituben.
1884-ko Ilbeltza-ren 11-an il zan Santesteban, bañan ez da il donostiarren biyotzetan, danak beraz gogoratzen dira, ta ez guchiyena juan diran egunetan bezela bere kanta polit, estitsu, ederrak entzuten diranian.
Euskal-Erria aldizkaria LXX, 530 or.
1914ko ekainak 30