BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora S-Z

Artikulua Sanchez, Cayetano
Artikulua Sansinenea, Juan Migel
Artikulua Santesteban Maisuba
Artikulua Sarriegi, Raimundo
Artikulua Soka-muturrekoak
Artikulua Soroa, Marcelino
Artikulua Sorozabal, Pablo
Artikulua Uranga, Juan Ignacio
Artikulua Urdanpilleta, Gabino
Artikulua Urkixo, Julio
Artikulua Urreta, Migel
Artikulua Usandizaga, Jose Maria
Artikulua Yoldi, Paco
Artikulua Zatarain, Anbrosio
Artikulua Zipitria, Elbira
Artikulua Zubimendi, Joseba
Artikulua Zubiria, Ximon
Artikulua Zugasti, Anizeto
Artikulua Zumalabe, Jose Migel
Artikulua Zumalabe, Joxemi
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  S-Z  >  Sansinenea, Juan Migel ]

Juan Migel Sansinenea Goņi

(1903-1973)

Gizon apartekoa izan zen Sansi: garaiz aurretik bizi den horietakoa, bide urratzailea. Donostian sortu zen 1903ko urriaren 22an; aita Juan donostiarra zuen, ama Klementina, berriz, tolosarra. Anaia Jose Mari futbolista ona izan zuen, Real Sociedaden eta Real Madrilen jokatua; motozikleta istripuan hil zen. Osaba Doroteo Ziaurriz zuen, EAJko burukide nagusia gerra garaian, Donibane Lohizunen 1950ean hil zen arte.

Mediku ikasi ondoren, pediatra lanetan ari izan zen Donostian; gerra ondoren, ordea, oztopoak izan zituen langintza horretan jarraitzeko, eta utzi egin behar izan zuen.

Gerra garaia Iparraldean pasatu zuen, Sarako Prefetenea etxean, Doroteo Ziaurrizekin batera lehendabizi, eta Ziburun geroago. Hain zuzen ere, berak eraman zuen Aitzol Ziburutik Baionara, Galerna itsasontzia hartzera. Ez zekiten asko hura izango zuela azken txangoa...

Berrikuntza zalea zen oso. Mediku lanetan aritzea debekatu izanagatik ere, ez zen geldirik egotekoa. Etnografian zaletua, Arantzadi Zientzi Elkartea sortu zuenetako bat izan zen.

Negozioak etengabe izan zituen eskuartean, sekula aberastu ez arren. Hegazkinetarako helizeak, janari izoztuak (Corellan izan zuen Otz izeneko lantegia), bakailao gibelez egindako olioa (Pasaia Donibanen zuen lantegia, Pysberen ondoan)... denetatik egin zuen Sansik. Bere ametsetako bat ere aurrera eraman zuen: Formigaleko eskilekua; hango pista, teleaulki eta arraste guztiak berak diseinatu eta jarriak dira.

Gizon estu eta zorrotza behar zuen. Bere kapritxo bakarra automobil kapotadunak ziren; lehendabizi, DKW zuria izan zuen; gero, Chrisler amerikarra, kanpotik beltza eta barrutik gorria.

Ibizan hotelgintzan ere aritu zen. Han zelarik, prostatako gaitza sortu zitzaion; Bartzelonan egin zioten ebakuntza arazorik gabe, baina odol transfusioan hepatitisa kutsatu zioten. Egun osoa ohean egin behar eta, liburu harrigarria idatzi zuen 1967an: "Ur" de los vascos (teoría toponímica). Munduko ibaien izenak aztertuta, UR euskal hitza antzeman nahi izan zuen guztien oinarrian. Beste gauza askoren artean, halako utopia ere aurkeztu zuen liburuan: satelite bidezko harreman sare unibertsala... gaur egungo Internet, alegia!

Jorge Oteizaren lagun handia eta mireslea izan zen; Luis Vallet arkitektu irundarra eta Luis Mariano kantaria ere lagun izan zituen.

Alaitasun eta kemen handiko gizona izan behar zuen; hepatitisak jota zegoela, ohetik jaiki eta Nautikora ihes egiten omen zuen isilka, bainua hartzera. Gaitza bera baino indartsuago izan zen, ordea, eta Donostian zendu zen 1973an, artean hirurogeita bederatzi urte zituela.

Ohar hauetan zordun naiz Mari Paz Rezola, Sansinenearen alabarekin, baita Ramon Labayen bagerakide lagunarekin ere. Mila esker bioi.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/S-Z/Sansinenea

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia