BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora S-Z

Artikulua Sanchez, Cayetano
Artikulua Sansinenea, Juan Migel
Artikulua Santesteban Maisuba
Artikulua Sarriegi, Raimundo
Artikulua Soka-muturrekoak
Artikulua Soroa, Marcelino
Artikulua Sorozabal, Pablo
Artikulua Uranga, Juan Ignacio
Artikulua Urdanpilleta, Gabino
Artikulua Urkixo, Julio
Artikulua Urreta, Migel
Artikulua Usandizaga, Jose Maria
Artikulua Yoldi, Paco
Artikulua Zatarain, Anbrosio
Artikulua Zipitria, Elbira
Artikulua Zubimendi, Joseba
Artikulua Zubiria, Ximon
Artikulua Zugasti, Anizeto
Artikulua Zumalabe, Jose Migel
Artikulua Zumalabe, Joxemi
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  S-Z  >  Sanchez, Cayetano ]

Cayetano Sanchez Irure

(...1916)

Mende arteko Donostian euskal idazleetan ezezagunenetakoa dugu Cayetano Sanchez Irure. Euskaltzale sutsu eta saiatua, izkribatzaile txukuna, donostiar-donostiarra, Euskarazko Itz-Jostaldien Batzarrak urtero antolatzen zituen euskal jaien antolatzaileetako bat izan zen. Hala ere, oso gauza gutxi bildu ahal izan dugu haren bizitzaz.

Poemak asko idatzi zituen, gehien-gehienak Euskal-Erria aldizkarian argitaratuak. Antzerkia ere bai; bere lanik ezagunena Azken beltza izeneko komeria da. Antzoki Zaharrean Santo Tomas egunean antolatzen zen antzerki saioan maiz jokatu zen lan hori.

Lagun asko eta asko izan behar zituen Cayetano Sanchez Irurek euskaltzaleen artean; hil zenean, 1916ko abuztuaren 24an, oroimen hitz hunkigarriak eskaini zizkioten Euskal-Erria aldizkariko orrialdeetatik Toribio Alzagak, Juan Ignacio Urangak eta Rosario Artolak. Pepe Artolak, berriz, aldamenean duzuen bertsoa eskaini zion. Erretratua (gorde den bakarra, guk dakigula behintzat), bere lagun V. Iraolak egina da.

Pepe Artolak eskainitako bertsoa

Egiyetako Donostiarra

jostallu eta trebia,

koska zalia, benetakua, jatorra pare gabia;

kontu kontatzen yayua eta

izkribalari obia,

euskara zale leyal zintzua

egintzetan chit noblia,

¡Jaun zerukoak zure arima

izan dezala gordia!

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/S-Z/Sanchez

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia