BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora J-R

Artikulua Jamar, Joaquin
Artikulua Karraskedo, Jazinto
Artikulua Kaximiro
Artikulua Laborda, Ramon
Artikulua Leizaola, Jesus Maria
Artikulua Leizaola, Luis
Artikulua Loidi, Fabian
Artikulua Lojendio, Jose Maria
Artikulua Lopez Alen, Francisco
Artikulua Luxu
Artikulua Maiztegi, Elisabete
Artikulua Manterola, Jose
Artikulua Martzial Zikin
Artikulua Matxiandiarena, Rufino
Artikulua Mujika, Gregorio
Artikulua Mujika, Serapio
Artikulua Muñoz, Canuto
Artikulua Muñoa, Miguel
Artikulua Muñoz-Baroja, Joaquin
Artikulua Olaizola, Jose
Artikulua Periko Bixar
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  J-R  >  Periko Bixar ]

Periko Bixar

Zer egiten dute gaur Donostiako udatiarrek Santa Klarara joan nahi badute? Lineako txalupa hartu eta kito. Garai batean, ordea, baporeak mugitutako motorra asmatu aurretik bateleroak zuten eginkizun hori. Kaieko morallan, Mari-ren oroitarriaren inguru horretan izaten omen zuten biltokia. Batelero zahar horietako bat dugu Periko Bixar. Zergatik esaten zioten horrela aldameneko argazkian ikusten duzue argi asko.

Ez omen zen jenio epelekoa Periko Bixar. Behin batean, kaballero bat eta bi dama dotore, kanpotarrak, hartu omen zituen batelean. Jo lehendabizi Santa Klarara; jo gero Ondarreta aldera; jo gero badian buelta ederra egitera... Leher eginda omen zetorren arraunean gure Periko. Iritsi dira kaiera, lehorreratu dira behintzat kanpotar horiek, eta ordaintzeko garaian Perikok sari berezia espero, halako jira luzea egin ondoren. Non ikusten duen gizonak sei errial luzatzen dizkiola! ´-øCómo? Seis erreales... dos personas y un caballero?... Tome, para la posadaª esanda patrikatik bi duro atera, eman eta bidali omen zituen handik Perikok ziztu bizian. Kopla gutxi harekin gero!

Bateleroen artean ba omen zuen Periko Bixarrek etsai porrokatua: Ximon Zubiria. Adarra jotzeko, behin Ximon hori preso hartuta itxasoz Ferrolera zeramatela esatera joan zitzaion koadrila handi bat Perikori; horra haren erantzuna:

- Nik ez diyot gaitzik desiatzen... bakar-bakarrik opa diyot, bidian dijuala, ondora juatia... (denak farrez).

- Bañan salbatzia... (denak harrituta)

- Bai, alegiya, berriro itotzeko! (denak algaran).

Hala ere, bihotz onekoa zen Periko Bixar. Zahartu eta dirurik gabe, mixerikordian hil omen zen gerra aurretik.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/J-R/PerikoBixar

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia