BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora J-R

Artikulua Jamar, Joaquin
Artikulua Karraskedo, Jazinto
Artikulua Kaximiro
Artikulua Laborda, Ramon
Artikulua Leizaola, Jesus Maria
Artikulua Leizaola, Luis
Artikulua Loidi, Fabian
Artikulua Lojendio, Jose Maria
Artikulua Lopez Alen, Francisco
Artikulua Luxu
Artikulua Maiztegi, Elisabete
Artikulua Manterola, Jose
Artikulua Martzial Zikin
Artikulua Matxiandiarena, Rufino
Artikulua Mujika, Gregorio
Artikulua Mujika, Serapio
Artikulua Muņoz, Canuto
Artikulua Muņoa, Miguel
Artikulua Muņoz-Baroja, Joaquin
Artikulua Olaizola, Jose
Artikulua Periko Bixar
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  J-R  >  Muņoz-Baroja, Joaquin ]

Joaquin Muņoz-Baroja

(1870-1966)

Barojatar inprentalarien leinukoa izan zen Joaquin Maria Florentino. Aitona Ignacio Ramon Baroja izan zuen (Irutxulo 59. zk.); gurasoak, Josefa (60. zk.) eta Canuto (61. zk.).

Donostian jaio zen noski 1870eko martxoaren 14an, eta gazterik hasi zen Konstituzio plazan bere familiak zeukan inprentan lanean. Alargundurik, ama Josefa Baroja zen ordurako inprentako buru.

Ama 1912an hil zenean, berak hartu zuen inprentaren kargu, hasieran anaiekin batera, gero bakarka, eta horretan jarraitu zuen hil arte. Abizena gal ez zedin, behar ziren gestioak egin zituen epaitegian bere bi deiturak elkartzeko, eta hortik aurrera bere oinordekoak Muñoz-Baroja izan dira gaur arte.

Juana Alvarez donostiarrarekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten. Ezkontzako eguna erabakitzeko apaizarekin konforme jartzen ez eta, haserre, goizeko 6etan ezkondu ziren, Karmengo Amaren egun batean.

Ohitura zorrotz eta zuzeneko gizona izan behar zuen, oso elizkoia. Bi tertuliatan ere parte izaten zen: Cecilia Arrizabalaga andreak Getaria kaleko bere etxean egiten zuena bata, eta bestea Narrika kaleko Telleriaren botikan izaten zena (Luxu, Raimundo Sarriegi, eta abarrekin).

Bere beste zaletasun bat musika izan zen. 1896ko ekainean Arrasateko euskal jaietara 20 laguneko abesbatza (Norberto Luzuriaga buru zelarik) bidaltzeko prestakizunetan ari izan zen. Handik sortuko zen Donostiako Orfeioa, 1879ko urtarrilaren 20an, lehendakari Muñoz-Baroja bera zelarik.

Beti aldarte oneko eta osasuneko, 1966ko uztailaren 10ean hil zen Legazpi kaleko bere etxean, laurogeita hamasei urte zituelarik.

Eskerrak eman behar dizkiet Koro Muñoz-Barojari eta bere familiakoei, orri hau osatzeko eman dizkidaten azalpen eta argazkiagatik.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/J-R/MunyozBaroja

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia