BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora J-R

Artikulua Jamar, Joaquin
Artikulua Karraskedo, Jazinto
Artikulua Kaximiro
Artikulua Laborda, Ramon
Artikulua Leizaola, Jesus Maria
Artikulua Leizaola, Luis
Artikulua Loidi, Fabian
Artikulua Lojendio, Jose Maria
Artikulua Lopez Alen, Francisco
Artikulua Luxu
Artikulua Maiztegi, Elisabete
Artikulua Manterola, Jose
Artikulua Martzial Zikin
Artikulua Matxiandiarena, Rufino
Artikulua Mujika, Gregorio
Artikulua Mujika, Serapio
Artikulua Muņoz, Canuto
Artikulua Muņoa, Miguel
Artikulua Muņoz-Baroja, Joaquin
Artikulua Olaizola, Jose
Artikulua Periko Bixar
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  J-R  >  Muņoa, Miguel ]

Miguel Muņoa

(1868-1953)

Euskarazko irakaskuntzak eta ikastolak aitzindari bat izan zuten: Miguel Muñoa irakasle donostiarra. 1868ko irailaren 11n jaioa zen.

Gazte-gazterik irakaskuntzarako joera izan zuen, baina bere ametsa haurrak euskaraz hezitzea zen. Horrela, 1914an Ikatz kaleko etxebizitza batean hasi zen haur talde batekin; piskanaka, ikasle eta irakasle gehiago hurbildu zitzaizkion, eta Puyuelo kalean (gaurko Fermin calbeton) etxe berria erosi zuen; 70 ikasle ziren, egunero eta dohan euskaraz ikasten zutenak irakusrtzen ,idazten, dotrina, etabar. Egia esan, R.M. Azkue lehenagotik hasia zen Bilbon bere ikastetxearekin, 1897an zabaldu baitzuen. Hala ere, Muñoak jarraitasun eta sendotasuna eman zion bereari.

Ikasle-irakaslez ondo horniturik, 1917an karmeldarren komentuan Euskal-Ikastetxea sortu zuen Muñoak, aita Jose Eginoren zuzendaritzapean. Hiru urte bakarrik egon zen han, 1920an klaretarren eskuetara pasa baitzen ikastetxea; ordurako, 200 ikasle eta 6 irakasle ziren!

Handituz handituz, 1924an ikastola Ategorrietako Karmen-Enera eraman zuten, eta han Koruko Andra Mariaren ikastetxea bihurtu zen. Leku askirik ez, eta berehala hiru lekutan banatu behar izan zuten ikastetxea: eskolaurrea Ikatz kalean (70 ikasle; mutikoen lehen hezkuntza Kanpandegi kalean (100 ikasle); eta neskatoen lehen hezkuntza Konstituzio plazan (40 ikasle).

Ikasgai arruntez gain, kirolari ere aparteko garrantzia ematen zioten ikastetxean; horretarako, Morlansen etxe bat zeukaten egokituta. Ikasliburuak, berriz, bertan egin behar izaten zituzten.

Horrela segitu zuen ikastetxeak gerra zibila etorri arte. Orduan, dena desegin eta Miguel Muñoak ihesi joan behar izan zuen Donibane Lohitzunera. Bertan hil zen 1953ko abenduaren 7an, laurogeita bost urte zituelarik.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/J-R/Munyoa

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia