BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora J-R

Artikulua Jamar, Joaquin
Artikulua Karraskedo, Jazinto
Artikulua Kaximiro
Artikulua Laborda, Ramon
Artikulua Leizaola, Jesus Maria
Artikulua Leizaola, Luis
Artikulua Loidi, Fabian
Artikulua Lojendio, Jose Maria
Artikulua Lopez Alen, Francisco
Artikulua Luxu
Artikulua Maiztegi, Elisabete
Artikulua Manterola, Jose
Artikulua Martzial Zikin
Artikulua Matxiandiarena, Rufino
Artikulua Mujika, Gregorio
Artikulua Mujika, Serapio
Artikulua Muñoz, Canuto
Artikulua Muñoa, Miguel
Artikulua Muñoz-Baroja, Joaquin
Artikulua Olaizola, Jose
Artikulua Periko Bixar
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  J-R  >  Muñoz, Canuto ]

Canuto Ignacio Muñoz Agote

(1836-1885)

Aurreko bi asteetan orrialde honetan «Barojatarren echia» azaldu dugu. Gaurkoa, inprimategi horrekin lotutako hirugarrena da, joan den asteko Josefa Barojaren senarra hain zuzen.

Jaiotzez azpeitiarra zen Canuto Muñoz, baina bihotzez donostiarra goitik behera. Harrigarria bada ere, Manuel Maria Muñoz aita Liman (Peru) sortua zuen; Urola aldeko jaioterria utzi, nonbait, eta Hego Amerikara joandako gurasoen seme izan behar zuen. Manuela Agote amaren partetik, berriz, getariarra zuen familia. Berak lotura hori gorde egin zuen, eta zerikusirik izan zuen Elkanok Getarian duen oroitarriarekin.

Oso gizon ikasia eta euskaltzale sutsua izan zen. Urte luzetan, Udal Institutuko zuzendari izan zen, eta Hezkuntza Batzorde probintzialeko kide. Bere bizitzaren azken urteetan, berriz, Santo Tomas Akinoko ikastetxeko irakasle izan zen.

Josefa Barojak 1879an inprimategiaren kargu hartu zuenean, Canutoren laguntza eskerga izan zuen lan horretan. Inprenta gotik behera berritu, eta inoiz halako biderik utzi ez bazuen ere, handik aurrera sekula baino joera euskaltzaleagoa hartuko du Barojatarren etxeak.

Jose Manterolaren lagun mina izan zen. Urte pare bat lehenago, 1877ko Santo Tomas egunean Manterola eta Canuto Muñoz hasi ziren lehenengo aldiz euskal festa antolatzen Donostian. Barojatarren inprimategiak, atzealdean, Ikatz kalera ematen zuen. Hantxe antolatu zuten, balkoi batetik bestera, lehen bertsolari saioa; berehala, ohitura sortu eta handik jaioko ziren Donostiako euskal festak eta lore-jokoak.

Manterolak Euskal-Erria aldizkaria 1880an sortu zuenean Muñozen laguntza handia izan zuen.

Etengabeko ekintzetan aritu izan zen beti Canuto Muñoz euskara eta euskal kulturaren alde. Donostian hil zen, 1885eko maiatzaren 11n, gaitz luze baten ondoren, berrogeita bederatzi urte zituelarik.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/J-R/Munioz

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia