BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora J-R

Artikulua Jamar, Joaquin
Artikulua Karraskedo, Jazinto
Artikulua Kaximiro
Artikulua Laborda, Ramon
Artikulua Leizaola, Jesus Maria
Artikulua Leizaola, Luis
Artikulua Loidi, Fabian
Artikulua Lojendio, Jose Maria
Artikulua Lopez Alen, Francisco
Artikulua Luxu
Artikulua Maiztegi, Elisabete
Artikulua Manterola, Jose
Artikulua Martzial Zikin
Artikulua Matxiandiarena, Rufino
Artikulua Mujika, Gregorio
Artikulua Mujika, Serapio
Artikulua Muņoz, Canuto
Artikulua Muņoa, Miguel
Artikulua Muņoz-Baroja, Joaquin
Artikulua Olaizola, Jose
Artikulua Periko Bixar
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  J-R  >  Mujika, Serapio ]

Serapio Mujika Zufiria

(1854-1941)

Gipuzkoako artxiboak goitik behera arakatu, txukundu eta sailkatu zituen Ormaiztegin sortutako Serapio Mujikak. Zuzenbide ikasketak egin zituen Zaragozan lehendabizi eta Bartzelonan geroago. Bigarren Karlistadan liberalen kontra borrokatu zen.

Ikaragarriko lana egin zuen Gipuzkoako udal artxiboetan. Donostia, Irun, Hondarribia, Errenteria,Oiartzun, Astigarraga, Ordizia, Ezkio, Zumarraga, Zumaia, Zestoa eta Aizarnazabalgo artxiboak aztertu eta sailkatu zituen!

Hori gutxi ez, eta sekulako artikulu mordoa argitaratu zituen historiako aldizkarietan (RIEV, Euskal-Erria, Yakintza, Euskalerriaren Alde, Euskal-Esnalea, Arantzazu...). Real Academia de la Historiako urgazle, Frantziako Akademiako kide, eta Gipuzkoako kronikari eta seme kuttun izendatu zuten. Eusko Ikaskuntzan gogor jardun zuen lanean, eta Historia saileko arduradun izan zen urtetan; 1934an Eusko Ikaskuntzako lehendakari izendatu zuten.

Obra asko argitaratu zuen, besteak beste: Índice de los documentos del Archivo Municipal de la ciudad de San Sebastian (1898), Índice de los documentos del Archivo Municipal de Irun (1898), Los Gascones en Guipúzcoa (1923), Guía de Guipúzcoa (Fausto Arozenarekin batera, 1930), Donación a Leire (1935) eta Orígenes de San Sebastián (1936).

Donostian hil zen 1941ean, laurogeita sei urte zituelarik.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/J-R/MujikaS

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia