BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora J-R

Artikulua Jamar, Joaquin
Artikulua Karraskedo, Jazinto
Artikulua Kaximiro
Artikulua Laborda, Ramon
Artikulua Leizaola, Jesus Maria
Artikulua Leizaola, Luis
Artikulua Loidi, Fabian
Artikulua Lojendio, Jose Maria
Artikulua Lopez Alen, Francisco
Artikulua Luxu
Artikulua Maiztegi, Elisabete
Artikulua Manterola, Jose
Artikulua Martzial Zikin
Artikulua Matxiandiarena, Rufino
Artikulua Mujika, Gregorio
Artikulua Mujika, Serapio
Artikulua Muņoz, Canuto
Artikulua Muņoa, Miguel
Artikulua Muņoz-Baroja, Joaquin
Artikulua Olaizola, Jose
Artikulua Periko Bixar
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  J-R  >  Mujika, Gregorio ]

Gregorio Mujika Mujika

(1882-1931)

Serapio Mujika kronista eta artxibo ikerlariaren semea zen. Ormaiztegin jaio zen 1882ko Gabon egunean. Hiru urte beranduago, 1885ean familia Beasainera aldatu zen, eta hurrengo urtean Gregorio Bergarako Dominikoetara joan zen ikastera.

Mendea hasi berri, 1900ean batxilergoa lortu zuen Donostian; geroztik, ingeniari industrial eta mekanika ikasketak egin zituen. Handik aurrera Donostian bizi izan zen.

Hogeita bost urte gaztea zela hasi zen bere lehen hitzaldiak egiten euskaraz; berehala, Euskal-Esnalea elkarteko idazkari izendatu zuten. Idazten ere hasi zen urte haietan, RIEV aldizkarian batez ere. 1907an Lorak eta ogia izeneko ipuina saritu zioten Donostian.

Bere lanik garrantzitsuena 1911n egin zuen, Euskalerriaren Alde izeneko aldizkaria sortu zuenean. Orrialde haietatik etengabeko lana egin zuen idazle gazteak ezagutarazten. Langile nekagaitza izan zen Mujika; denetan aritzen zen batera: El Pueblo Vasco egunkarian, Argia astekarian eta Bilboko Euzkadi egunkarian idazten zuen; literatur sariketak prestatzen zituen (guztira, 1.260 bat lan eginarazi zituen!); Eusko Ikaskuntzak Oñatin 1918an egin zuen batzarreko idazkari izan zen... Ez zen geldirik egoteko gizona, ez horixe.

Aldizkarietako artikulu eta olerkiez gain, liburuak ere kaleratu zituen: Eibar'ko seme ospatsuen berri batzuek (1907); Ernaniar ospetsuak: Iturriaga, Kardaberaz, Urbieta (1910); Maitasunez erein eta Zurtasun gogoa (1910, Nazario Oleagak euskaratuak); eta bere lanik ezagunena, Pernando Amezketarra, bere ateraldi eta gertaerak (1927). Antzerkia ere idatzi zuen: Utzi bearko (1919); Neskame berria (1920); Gizon bikaña (1920). Bere lanetan goitizen asko erabili izan zuen: J.M. de Oyarbide, G. de Baiona, Jeme, Berrizale, Zarzale, J. de Zurmarregi, Bildari eta Deñoko'tar Goserio, besteak beste. Erdaraz idatzitako artikuluak Los titanes de la cultura vasca bilduman argitaratu ziren; P. Lhande, A. Campion, J.C. Guerra, Aita Donostia, J. Urkixo, T. Aranzadi, D. Agirre, C. Etxegarai, eta abarrekin egindako elkarrizketak dira.

Bizitza osoan euskal kulturaren ekintzaile porrokatua izan zela esan daiteke. Berrogeita zortzi urte besterik ez zituela hil zen Gregorio Mujika Donostian, lana latz egin ondoren, 1931ko uztailaren 22an; Errenterian lurperatu zuten, familiaren hilobian.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/J-R/MujikaG

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia