BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora J-R

Artikulua Jamar, Joaquin
Artikulua Karraskedo, Jazinto
Artikulua Kaximiro
Artikulua Laborda, Ramon
Artikulua Leizaola, Jesus Maria
Artikulua Leizaola, Luis
Artikulua Loidi, Fabian
Artikulua Lojendio, Jose Maria
Artikulua Lopez Alen, Francisco
Artikulua Luxu
Artikulua Maiztegi, Elisabete
Artikulua Manterola, Jose
Artikulua Martzial Zikin
Artikulua Matxiandiarena, Rufino
Artikulua Mujika, Gregorio
Artikulua Mujika, Serapio
Artikulua Muņoz, Canuto
Artikulua Muņoa, Miguel
Artikulua Muņoz-Baroja, Joaquin
Artikulua Olaizola, Jose
Artikulua Periko Bixar
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  J-R  >  Matxiandiarena, Rufino ]

Rufino Matxiandiarena

(... 1903)

Hemeretzigarren mendearen azkenetan bizi izandako kaballero dotore eta prestu horietakoa izan zen Matxiandiarena. Erretratuan halaxe ikusten dugu: bere lebita zut-zuta, bizar-bibote luze urdinduak, begirada zorrotza.

Harresiak galdu gabeko Donostia zahar hartan sortu zen. Kultura zabaleko gizona izan zen. Latinista porrokatua, bereziki erromatar klasikoak landu zituen (Tito Livio, Terencio, Ovidio, Salustio...). Gainera, kulturazaletasuna eta euskaltzaletasuna suharki uztartu zituen Matxiandiarenak: Larramendi, Aizkibel etabarren lanak sakon-sakonean ikasi eta aztertu zituen.

Gipuzkoako Institutuko zuzendari izendatu zuten, Carlos Uriarte hil zenean. 1865etik aurrera, irakasle izan zen bertan ia berrogei urtez segidan.

Idazki, artikulu eta beste lan askoren artean, irakasletzan ari zelarik ikasliburu ugari prestatu eta argitaratu zituen.

Rufino Matxiandiarena Euskarazko Itz-Jostaldien Batzarra (lore-jokoak eta euskal jaiak antolatzeko ardura hartu zuen erakundea) sortu zuenetako bat izan zen, eta bertako lehendakari izan zen urte luzez. Jose Manterolaren adiskide eta laguntzaile mina izan zen.

Hogeigarren mendea argitu eta berehala itzali zen Donostian bertan Rufino Matxiandiarenaren izarra, 1903. urtean.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/J-R/Matxiandiarena

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia