BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora J-R

Artikulua Jamar, Joaquin
Artikulua Karraskedo, Jazinto
Artikulua Kaximiro
Artikulua Laborda, Ramon
Artikulua Leizaola, Jesus Maria
Artikulua Leizaola, Luis
Artikulua Loidi, Fabian
Artikulua Lojendio, Jose Maria
Artikulua Lopez Alen, Francisco
Artikulua Luxu
Artikulua Maiztegi, Elisabete
Artikulua Manterola, Jose
Artikulua Martzial Zikin
Artikulua Matxiandiarena, Rufino
Artikulua Mujika, Gregorio
Artikulua Mujika, Serapio
Artikulua Muņoz, Canuto
Artikulua Muņoa, Miguel
Artikulua Muņoz-Baroja, Joaquin
Artikulua Olaizola, Jose
Artikulua Periko Bixar
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  J-R  >  Maiztegi, Elisabete ]

Elisabete Maiztegi Arrizabalaga

(1911-1996)

Soraluzen jaiotakoa izan arren, aita hil zitzaionean Donostiara etorri zen bizi izatera umetan; bertan egin zuen bizitza osoa. Gazterik, Eskola Normalean maistra izateko ikasi zuen gerra zibilaren aurretik. Ikasle garai haietan Elbira Zipitria ezagutu zuen, eta harekin hasi zen alfabetatzen eta euskara sakontzen.

Gerra hasi gabe zelarik, bere lehen irakasle lana Areson izan zuen, Nafarroan. Orduan, eskoletan euskaraz egitea debekatuta egon arren, ahal zen gehiena egiten zuen umeekin (kantak, antzerkia, eta abar). Haurrekin egindako antzerki lan baten kronika polita dago El Día egunkarian (1936-06-17), euskaraz eta Uzturrek sinatua. Garai hartan asko lagundu zion Juanita Zia, Leitzako maistrak; hura ere oso euskaltzalea zen baita ere, eta elkarrekin joaten ziren biak Tolosara Lopez Mendizabalenera euskarazko ikasliburuak erostera. Maiztegi nesken irakaslea zen, eta Juan Erentxun (pintorearen anaia), mutilena. Euskaraz aritzen zirela eta, salaketa izan zuten. Lehendabizi, Elisabete Abaurregainera (Aezkoa, Nafarroa) konfinatu zuten, eta azkenerako agintari frankistek irakasle izatea debekatu egin zieten biei. Elisabetek ez zuen irakaslegora itzultzerik izan Franco hil arte.

Maiztegi 1935eko abenduaren 12an ezkondu zen Florentino Garaialde Altolagirre ataundarrarekin; hura Areson zegoen sendagile eta han elkar ezagututa ezkondu ziren. Gerra piztu zenean, Ataunera joan ziren, eta han bizi izan ziren 1942an Donostiara etorri ziren arte.

Donostian, seme-alaba gazteenentzat euskarazko eskolaren bila hasita, berehala elkartu zen berriro Elbira Zipitriarekin. Garai hartan, andereño Elbiraren ikastola Axentxi Goenagak bere etxean utzitako gela batean zegoen. Maiztegi eta Goenaga izan ziren guraso taldeko eragile. Baita ere, Carlos Santamaria, J.M. Zumalabe eta abarren eraginez Santo Tomas Lizeoa sortu zenean, Maiztegik hara bidali zituen bere seme-alabak.

Irakaskuntzaz gain, bestelakoetan ere jardun zuen Maiztegik. 1960 urtearen inguruan, Loiola Irratia Donostian sortu zuenetakoa izan zen, Kanpandegi kalean, Gerardo Bujanda, Muñoz, Etxebeste, Mendizabal okina, eta beste zenbaitekin batera. Orixe hil zenean, 1961ean, Maiztegik eta beste euskaltzale batzuk, bakoitzak 100 pta. jarrita lortu zuten hilobi ederra erostea; Zumalabek diseinatu zuen, eta bertan egon zen Orixeren gorpua, Orexara eraman zuten arte.

Gezurra badirudi ere, Franco hil ondoren Elisabete Maiztegik borroka egin zuen bere irakasle lana berreskuratzeko. Horrela, 1978an Jaeneko herri txiki batera bidali zuten, baina plaza jabetzan hartuta, Donostiako Zuhaizti eskolara etorri zen. Hiru urte egin zituen bertan pozaren pozez haur txikiekin, 70 urte betetzean derrigor erretiratu behar izan zuen arte. Hala ere, ez zioten inoiz erretiro saririk jasotzeko eskubiderik aitortu!

Bagera Elkarteko kideok, Donostiako euskaltzale guztien izenean, omen egin genion Maiztegiri, baita beste zenbait euskaltzaleri ere, 1992ko abenduan; aitormen apala, bizitza osoan euskaltzaleen arrastotik saiatutakoarentzat!

Laurogeita lau urte zituela neumonia batek jota hil zen, azken ordura arte burua argi zuela, 1996ko uztailaren 19an, bere familiakoen maitasunaz inguraturik.

Xehetasun hauek eta argazkia Arantza Garaialde, Elisabete Maiztegiren alabari zor dizkiogu; mila esker!

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/J-R/Maiztegi

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia