BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora J-R

Artikulua Jamar, Joaquin
Artikulua Karraskedo, Jazinto
Artikulua Kaximiro
Artikulua Laborda, Ramon
Artikulua Leizaola, Jesus Maria
Artikulua Leizaola, Luis
Artikulua Loidi, Fabian
Artikulua Lojendio, Jose Maria
Artikulua Lopez Alen, Francisco
Artikulua Luxu
Artikulua Maiztegi, Elisabete
Artikulua Manterola, Jose
Artikulua Martzial Zikin
Artikulua Matxiandiarena, Rufino
Artikulua Mujika, Gregorio
Artikulua Mujika, Serapio
Artikulua Muñoz, Canuto
Artikulua Muñoa, Miguel
Artikulua Muñoz-Baroja, Joaquin
Artikulua Olaizola, Jose
Artikulua Periko Bixar
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  J-R  >  Luxu ]

Norberto Luzuriaga «Luxu»

(...1907)

Gure musikarien artean agian ezezagunenetakoa izango da gaur Norberto Luzuriaga. Joan den mendearen amaieran, ordea, ospe ikaragarria zeukan Donostian. Denak Luxu esaten zioten, abizena labur-samurtuta. Musikari bezala nabarmendu zen, baina lanbidea oso bestelakoa izan zuen: Donostiako herri eskoletan gimnasiako irakasle. Argazki gehienetan halako gizon sendo eta bulartsua zela ikusten da.

Bere lehen lanaren berri 1891n daukagu; V. Iraolak idatzitako Leokadia izeneko zartzuelatxoari musika jarri zion. Pieza laburra da, egintza bakarrekoa.

Norberto Luzuriagaren izena oso loturik dago Donostiako Orfeoiarekin. Izan ere, Luxu sorrerako bultzagileetako bat eta lehen zuzendari izan zen. Gauzak honela gertatu ziren, gutxi gora-behera.

1896ko ekaina zen. Joaquin Muñoz-Baroja (Barojatarren inprimategikoa) eta beste batzuk hasiak ziren halako abesbatza osatzen Donostian. Orduan, Antonio Arzak Euskal-Erria aldizkariko zuzendariari otu zitzaion abestalde hori Arrasateko euskal jaietara joan zitekeela kantatzera. Izan ere, 1896an lore-joko handiak izan ziren Arrasaten. Barojarekin hitz egin, eta berehala egin zituzten prestakizunak. Hogei laguneko taldea bidaltzea erabaki zuten, Luxu buru zutelarik. Trena Zumarragaraino hartu, eta handik zaldi kotxea hartu beharra zegoen Arrasateraino; orduko txangoak! Abiatu dira behintzak, eta bidean Urretxun gelditu; han, Iparragirreren irudiaren gerizpean, Gernikako arbola kantatu zuten lehen aldikoz. Herriak eskuak odoltzeraino txalotu omen zituen. Hurrengo etapa, Bergarako plazan; Ume eder bat kantatu omen zuten, eta berriro ere arrakasta izugarria. Arrasaten, zer esanik ez!

Txango hartan jasotako txalo zaparradak ernarazi zuen abestalde berri eta behin-betikotua. Horrela, 1897ko urtarrilaren 20an, San Sebastian egunez noski, sortu zen Donostiako Orfeoia, lehendakari Joaquin Muñoz-Baroja eta zuzendari Norberto Luzuriaga zituelarik. Ez zuen denbora asko iraun eginkizun horretan: 1898an zuzendaritza Miguel Oñateri utzi zion; inon ez da aldaketa horren arrazoi garbirik azaltzen. Dena dela, Luxuk Orfeoian jarraitu zuen Secundino Esnaola maisua zuzendari izan zen garaietan.

Donostian hil zen Luxu 1907ko martxoaren 18an.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/J-R/Luxu

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia