BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora J-R

Artikulua Jamar, Joaquin
Artikulua Karraskedo, Jazinto
Artikulua Kaximiro
Artikulua Laborda, Ramon
Artikulua Leizaola, Jesus Maria
Artikulua Leizaola, Luis
Artikulua Loidi, Fabian
Artikulua Lojendio, Jose Maria
Artikulua Lopez Alen, Francisco
Artikulua Luxu
Artikulua Maiztegi, Elisabete
Artikulua Manterola, Jose
Artikulua Martzial Zikin
Artikulua Matxiandiarena, Rufino
Artikulua Mujika, Gregorio
Artikulua Mujika, Serapio
Artikulua Muñoz, Canuto
Artikulua Muñoa, Miguel
Artikulua Muñoz-Baroja, Joaquin
Artikulua Olaizola, Jose
Artikulua Periko Bixar
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  J-R  >  Lopez Alen, Francisco ]

Francisco Lopez Alen «Mendiz-Mendi»

(1866-1910)

Donostian jaio zen 1866ko urtarrilaren 9an. Jose Lopez Aizpuru izan zuen aita, urtetan udal liburutegiko zuzendari izandakoa.

Euskaraz asko idatzi zuen Lopez Alenek, batzutan «Mendiz-Mendi» izengoitiaren atzean izkutatuta. Lore-jokoetan eta euskal festetan zenbat sari ez ote zuen irabaziko, azkenerako «lehiaketaz kanpo» utzi zutenerako!

Beste askoren artean, 1894an Okendo almirantearen biografia idatzi zuen, eta bi urte geroago bere poemarik ezagunena, Josecho izenekoa argitaratu zuen La Voz de Guipúzcoa egunkarian.

Antonio Arzac 1904an hil zenean, Euskal-Erria aldizkariko zuzendari izendatu zuten, eta Manterolak hasitako lanari gogotik jarraitu zion hil bitartean.

Gaztelerazko lanen artean, San Telmoko komentuaz eta Donostiako udal liburutegiaren historiaz egindako lanak nabarmendu behar dira. Baita ere, 1906an Memoria artística de San Sebastián y Descripción de las Fiestas Eúskaras argitaratu zuen.

Bere lanengatik, Real Academia de la Historia y de las Bellas Artes de San Fernando-ko kide izendatu zuten.

Marrazkilari eta margolari trebea zen. Euskal-Erria aldizkarian hamaikatxo erretratu eta marrazki argitaratu zuen. Lopez Alenen pinturak ikusi nahi badituzu, zoaz Donostiako udaletxe zaharrera (gaurko liburutegira): hormak dotoretzen dituzten pinturak berak egin zituen. Denetan, XVII. mendeko irudiak ageri dira.

Donostian bertan hil zen 1910eko uztailaren 27an, berrogeita lau urte besterik ez zituela.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/J-R/LopezAlen

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia