BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora J-R

Artikulua Jamar, Joaquin
Artikulua Karraskedo, Jazinto
Artikulua Kaximiro
Artikulua Laborda, Ramon
Artikulua Leizaola, Jesus Maria
Artikulua Leizaola, Luis
Artikulua Loidi, Fabian
Artikulua Lojendio, Jose Maria
Artikulua Lopez Alen, Francisco
Artikulua Luxu
Artikulua Maiztegi, Elisabete
Artikulua Manterola, Jose
Artikulua Martzial Zikin
Artikulua Matxiandiarena, Rufino
Artikulua Mujika, Gregorio
Artikulua Mujika, Serapio
Artikulua Muņoz, Canuto
Artikulua Muņoa, Miguel
Artikulua Muņoz-Baroja, Joaquin
Artikulua Olaizola, Jose
Artikulua Periko Bixar
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  J-R  >  Lojendio, Jose Maria ]

Jose Maria Lojendio Irure

(1910-1979)

Euskaltzale, idazle eta legegizon hau Donostian sortu zen 1910eko urriaren 18an. Zuzenbide ikasketak Madrilgo eta Pariseko unibertsitateetan egin zituelarik, Donostiako Adingabekoen Auzitegiko buru izatera heldu zen.

Lojendio oso erlijiozale eta integrista izan zen pentsakeraz. Bigarren Errepublikako garaian, alderdi eskuindar eta katolikoen bileretan bera izan ohi zen euskal hizlaria. San Luis Euskal Idazleen Elkarteko sortzaileetako bat izan zen baita ere. Bere anaia Juan Pablo, bera baino zaharragoa, politikari eta diplomatiko ezaguna izan zen; bera bezala, eskuindar eta abertzaleen aurkako porrokatua.

Euskaltzaindiko hirugarren lehendakaria izan zen frankismoaren urterik latzenetan, 1964tik 1966ra bitartean. Ziur asko, Lojendio Franco-ren erregimenean ondo ikusia egotea izango zen bera garai haietan euskaltzainburu hautatzeko arrazoietako bat... Euskaltzaindiari behintzat horrek asko lagundu zion bolada beltz haietan zutik irauten.

Artikulu asko eta asko argitaratu zituen Lojendiok Junior, Gure Mutillak, Zeruko Argia, El Pueblo Vasco, Euskera, Egan eta Arantzazu aldizkarietan, euskal kulturaz eta zuzenbideaz.

Bere lanik gehienak erdaraz argitaratu zituen, zuzenbide eta historia alorreko gaiez: Naturaleza jurídica de la unión de Guipúzcoa y Castilla, Modificaciones del Código Civil y de la Ley de Enjuiciamiento Civil, según Leyes de 24 de abril de 1956, eta Agustín de Iturbe y Aramburu, primer emperador de Méjico.

Euskal gaietan, bere libururik garrantzitsuenak dira Mogel eta Lengua y literatura vascas (1956).

Donostian hil zen Jose Maria Lojendio, 1979ko inuxente egunean, hirurogeita bederatzi urte beteak zituela.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/J-R/Lojendio

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia