BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora J-R

Artikulua Jamar, Joaquin
Artikulua Karraskedo, Jazinto
Artikulua Kaximiro
Artikulua Laborda, Ramon
Artikulua Leizaola, Jesus Maria
Artikulua Leizaola, Luis
Artikulua Loidi, Fabian
Artikulua Lojendio, Jose Maria
Artikulua Lopez Alen, Francisco
Artikulua Luxu
Artikulua Maiztegi, Elisabete
Artikulua Manterola, Jose
Artikulua Martzial Zikin
Artikulua Matxiandiarena, Rufino
Artikulua Mujika, Gregorio
Artikulua Mujika, Serapio
Artikulua Muñoz, Canuto
Artikulua Muñoa, Miguel
Artikulua Muñoz-Baroja, Joaquin
Artikulua Olaizola, Jose
Artikulua Periko Bixar
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  J-R  >  Loidi, Fabian ]

Fabian Loidi Peña

(1909-1985)

Añorgan sortu zen Fabian Loidi 1907ko abenduaren 22an. Gurasoak oriotarrak zituen, baina Kubara joan eta hango gerratik ihesi etorri ziren Añorgara.

Lehen ikasketak Andoainen egin ondoren, apaiz izateko joan zen ikastera Saturraranera lehendabizi, eta Gasteizera gero. Bertan apaizturik 1935ean, bere lehen apaiz lana Musitun (Araba) izan zuen. Gerrak han harrapatu zuen; norbaitek salaketa egin, eta preso hartu zuten frankistek. Lizarra aldera trenean zeramatela, tunel baten ilunean ihes egitea lortu zuen. Mendiz Lizarrara iritsi eta ezagun batzuen etxean gorde zen. Geroago, erregularretako kaperau gisa ere ibili zen Marokon.

Bere lehen poemak gerra aurrekoak dira. 1934an Zarautzen izandako Euskal Olerkiaren V. Egunean lehen saria irabazi zuen Oriyo'ko umezurtza poemarekin. Aita Manuel Lekuonaren iritziz, hori izan zen Loidiren literatur gailurra.

Gerra amaituta, Karrantzako (Bizkaia) bi auzo parrokien ardura eman zion Lauzirika gotzain frankistak, zigor gisa, 1946an Igeldoko parrokiara bidali zuten arte. Hortik aurrera, esan liteke bere bizitza osoa Igeldon egin zuela Fabian Loidik.

Bere poesia lana ez zen, ordea, gerrarekin bukatu. 1950ean Aizkolariak poema saritu zioten Donostian, orduko «Educación y Descanso» zeritzanak antolatutako lehiaketan. 1953an Gipuzkoako Foru Aldundiko lehiaketan Ixildu eziña poemarekin saria irabazi zuen. Beste poema sarituak izan ziren: Meza berria, Erne Naparroa, Arraunketa, eta Bateltxoa kulunkaz.

Bere poema libururik ezagunena 1977an argitaratu zuen, Tolosako Kardaberaz argitaletxean,Txiruliruka izenaz. Egilearen izena «Paben Loidi» ageri da liburu horren azalean.

Apaiz lanaz gain, Igeldon beste zaletasun bat erakutsi zuen: bidaiak egitea. Frantzia, Suitza, Austria, Bulgaria, Danimarka, Ingalaterra eta beste noranahi eraman zituen Igeldoko taldeak, berak antolatutako txangoetan. Gazteentzako areto bat ere sortu zuen parrokiaren babesean, antzerkia, zinema eta halakoak antolatzeko. Azken urteetan, ordea, istilu latzak izan zituen bertako gazteekin, politika kontuak zirela eta.

Igeldon hil zen Fabian Loidi, 1985eko apirilaren 8an, hirurogeita hamazazpi urte zituela. Hemengo xehetasun gehienak, baita argazkia ere, Alex Aisa igeldotar adiskideak emanak dira; eskerrik asko berari.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/J-R/LoidiF

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia