BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora J-R

Artikulua Jamar, Joaquin
Artikulua Karraskedo, Jazinto
Artikulua Kaximiro
Artikulua Laborda, Ramon
Artikulua Leizaola, Jesus Maria
Artikulua Leizaola, Luis
Artikulua Loidi, Fabian
Artikulua Lojendio, Jose Maria
Artikulua Lopez Alen, Francisco
Artikulua Luxu
Artikulua Maiztegi, Elisabete
Artikulua Manterola, Jose
Artikulua Martzial Zikin
Artikulua Matxiandiarena, Rufino
Artikulua Mujika, Gregorio
Artikulua Mujika, Serapio
Artikulua Muņoz, Canuto
Artikulua Muņoa, Miguel
Artikulua Muņoz-Baroja, Joaquin
Artikulua Olaizola, Jose
Artikulua Periko Bixar
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  J-R  >  Leizaola, Luis ]

Luis Leizaola Ibarburu

(1901-1989)

Donostian jaio zen 1901eko abuztuaren 22an; gurasoak Francisco eta Valentina izan zituen. Ikasketak Ategorrietako fraile bernardotarretan, San Inazioko kolegioan eta Eibarko Armeriako Eskola sortu berrian egin zituen. 1924an bere lehengusu batekin Alemaniara joan zen ingeniaritza ikastera.

Handik itzuli zenean, Migel Urretarekin (ikus Irutxulo 106) batera etxerako irratiak egiteko tailerra jarri zuen (Radiomax Urreta & Leizaola). Garai hartan, baita ere, bere lehengusu Rikardo Leizaolarekin batera Argia astekaria (ikus Irutxulo 119, Anbrosio Zatarain) inprimatzeko makinak egin eta konpondu ohi zituen. Aldian behin, artikuluren bat edo beste argitaratu izan zuen bertan, gai teknikoen inguruan.

Geroago, bere tailerra jarri zuen inprimategietako makinaria fabrikatzeko; batez ere egunkarietako errotatibak egiten zituzten. 1935eko urriaren 12an Micaela Calvorekin ezkondu zen, Lezoko Santo Kristoko basilikan.

Gerrak Iparraldean harrapatu zuen, familiak han etxea baitzeukan. Lehendabizi Baionan hasi zen lanean, baina berehala Parisera joan zen arma lantegi batera ingeniari lanetara. Han, diesel motorrerako balbula berria diseinatu zuen, baita abiadura proba bat irabazi ere. Alemanek Paris hartu zutenean, arma fabrika itxi eta Landetara bidali zituzten. Handik, Angelura eta 1943an Donostiara itzuli zen.

Ez zuen egoera gozoa aurkitu: bere tailerreko makinak eta material guztia errekisatua zioten frankistek, eta deus ere gabe gelditu zen; hutsetik hasi behar berriro! Laster antolatu zuen ostera bere lantegia. Oraingoan, errotatibak eta inprimategiko makinak fabrikatzeaz gain, egunkarietako linotipietarako letra moldeak egiten hasi zen, berak diseinatuta. Inguruko izenak jartzen zizkien beti: Aia, Orio, Mompas, Ulia... Urte haietan, Donostian kaleratzen ziren egunkari guztien errotatibak zaindu eta konpondu zituen (La Voz de España, Unidad eta El Diario Vasco).

Tailerretik erretiratuta, 70ko hamarkadaren hasieran, eragin bikoitzeko diesel motor batean aritu zen buru-belarri lanean; Genebako Nazioarteko Azokan aurkeztu eta bigarren saria eman zioten.

Donostian hil zen 1989ko otsailaren 22an. Eskerrak zor dizkiot Fermin Leizaola, Luisen semeari, azalpen hauek eta argazkia eman izanagatik.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/J-R/LeizaolaL

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia